34 migratzaile hil dira ontzi bat hondoratuta

2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
34 migratzaile hil ziren atzo Djibutiko kostaldean, haien ontzia hondoratuta. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, 60 pertsona zihoazen itsasontzian, tartean hainbat adingabe. Erreskatatu zituztenetako batzuk larri daude.

Obockeko portutik irten zen ontzia, eta handik gutxira hondoratu zen. Migratzaile askok jotzen dute Djibuti aldera, gero handik Yemenera eta jarraian Saudi Arabiara igaro ahal izateko.

Afrikako kostaldeko ezbeharra ez zen atzoko bakarra izan. Kanarietan (Espainia), lau migratzaileren gorpuak topatu zituzten El Hierro uhartearen hegoaldean. Horiekin, urtea hasi zenetik 47 dira hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA