Sarek mobilizazioak egingo ditu Gabonetan

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Euskal preso guztien hurbilketa berehala gauzatu behar da, beste atzerapenik gabe». Hala adierazi dute Sareko kideek Gasteizen egin duten prentsaurrekoan. Izan ere, salatu dute sakabanaketa euskal presoen giza eskubideen «urraketa» bat dela, eta gaineratu sektore batzuk, aurrera egin beharrean, iraganeko «konfrontazio egoeran erosoago» sentitzen direla. Horregatik, urtero bezala, urtarrilaren 8an Bilbon egingo den mobilizazioaren bezperan eta Gabonen inguruan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak antolatu ditu Sarek, «jendarte zein herri gisa aurrera egin nahi duten herritar guztientzat».

Baldintzapean aske zeuden preso batzuk berriro espetxeratu izana ere salatu du Sarek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.