Istripu bat izan du Oier Urrutiaren lagun batek

2019ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Oier Urrutia euskal preso gasteiztarraren lagun batek istripu bat izan zuen igandean errepidean, hari bisitan zihoakiola. Etxerat elkarteak jakinarazi zuenez, ezbeharra 10:30 aldera gertatu zen, Logroñon bertan, autobideko ordainlekua pasatu ondoren; beste auto batek atzetik jo zuen Urrutiaren lagunaren ibilgailua. Laguna onik dago, baina bisita galdu zuen.

Etxerat-ek istripua arbuiatu du, eta ohartarazi preso bati bisitan joateagatik aurten izandako bosgarren ezbeharra dela: «Erantzukizuna dispertsio politikaren kudeatzaileek eta bermatzaileek dute». Elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñean, eta Bilboko Arriaga plazan batuko dira gaur (19:30). Bihar, Donostiako Bulebarrean (19:00) eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan elkartuko dira (20:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.