Esportazioek %2,1 egin dute gora urteko lehen bederatzi hilabeteetan

xabier martin
2019ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Munduko merkatuetako okertze orokorra eragiten hasi zaio jada euskal ekonomiari, Eusko Jaurlaritzak berak onartu duenez; logikoa da, haren izaera esportatzailea kontuan hartuta, baina irail arteko esportazioen datuak jakin ziren atzo, eta ez dira txarrak izan, joko zelai lokaztuan ere emaitza onak izan baitituzte. 26.387 milioi euroren esportazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko enpresek, iaz epe horretan baino 554 milioi gehiago (+%2,1). Ekipo ondasunak esportatu dira gehien: 9.357 milioi (+%7,8). Ondoren, autoak: 6-625 milioi (+%3,1). Inportazioak, berriz, 19.143 milioi izan dira, 443 milioi gehiago (+%2,3).

Industriaren salmentak, berriz, %2,1 jaitsi dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hobea da eskaeren atalak ekarritako kopurua: %2 igo dira urteko epe berean. Nafarroan are hobea da datua: 2018ko urtarriletik irailerako tartean baino %24,3 eskaera gehiago sartu dira, eta salmentak ere hobeak izan dira: %17,1. Volkswagenen jardueraren eboluzioak erabat baldintzatzen ditu datu horiek Nafarroan, noski; baina Petronorrek Bizkaian, Mercedesek Araban eta CAFek Gipuzkoan baldintzatu dezaketen bezala, bestalde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.