Joseba Zubia. EHUko katedraduna

«Abantaila izugarria izango da etxekoentzat eta enpresa handientzat»

Javi West Larrañaga.
2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun
Joseba Zubia Komunikazio Optikoetako katedraduna da EHUn. Baikor mintzatu da gisa honetako azpiegiturek sor ditzaketen aukerez.

Zer abantaila dituzte zuntz optikoko halako kableek?

Ahalmen eta abiadura handiagoa izango dugu Internet bidez datuak jasotzeko eta bidaltzeko zentro handietatik. Google AEBetan dago, eta lainoa eta beste zerbitzuak han dauzka. Abiadura handiagoa izatea lehiakortasun abantaila izugarria da etxeko erabiltzaileentzat eta enpresa handientzat. Guretzako onurak ekar ditzake lotura zuzen eta arina izango dugulako.

Lanpostu asko sor ditzake?

Azpiegitura bera sortzeak bai, baina behin eginda daudenean, ez. Hemen inguruan ur azpiko kableen zentro bi daude, bata Sopelan eta bestea Zamudion [Bizkaia]. Nik uste dut bakoitzak sei-zortzi langile dauzkala. Kontua ez da zentroetan sortuko direnak, baizik eta inguruan. Lanpostuak zeharka sortuko ditu, adibidez, bideo jokoen sortzaileentzat eta big data-rekin lan egiten duten enpresentzat.

Atzerriko enpresak erakartzeko amua izan al daiteke?

Agian erakarri ez, baina bertokoei bultzada eman, bai. Araban adimen artifizialaren inguruko zentro bat egiten ari dira, eta, datu asko behar dituztenez, ondo etorriko zaie azpiegitura hau.

Ikusi gehiago:Sopela eta New York lotuko dituen ur azpiko kable bat hasi da jartzen Google.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.