Mikel Barrios libre utzi dute, kontrol judizialpean

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Mikel Barrios Iruñeko presoa aske utzi dute, eta atzo atera zen Mont-de-Marsango presondegitik (Okzitania). Ekainean sartu zuten espetxean, bost urteko kartzela zigorrera kondenatuta. Xantiana Cachenaut abokatuak azaldu du Barriosek kontrol judizialpean egon beharko duela orain: astean behin aurkeztu beharko du polizia etxean. Horrez gainera, Frantziako Estatutik ateratzeko, baimena eskatu beharko du.

Barrios 2017an atxilotu zuten Berlinen, Alemaniako hiriburuan, Frantziak haren aurka ezarritako euroagindua baliatuta. Osnyko (Frantzia) presondegian espetxeratu zuten, eta handik urtebetera aske utzi, baldintzapean.

Ondotik, aurtengo ekainean, Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorrera kondenatu zuen. Defentsak dei egin zuen deliberoaren aurka, eta epaiketa azaroaren 12an izango du. Ordura arte kalean izanen da, baldintzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.