Gizon bat atxilo, bikotekidea labanaz zauritzea egotzita

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandean 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, bikotekideari labankadaz erasotzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, kamioilari dihardu gizonak, eta Irun (Gipuzkoa) inguruko zerbitzugune batean eraso zion andreari; eskuan ebaki bat egin zion.

23:30 aldera gertatu zen erasoa. Ertzaintza bertaratzean, emakumea eskutik odola zeriola aurkitu zuten, eta erasotzailea bere kamioiaren kabinan; labana ere bertan topatu zuten. Gizona atxilotuta eraman zuten, eta biktima, ospitalera. Andreak salaketa jarri du: tratu txarrak maiz egiten zizkiola esan du.

Irungo Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak erasoa gaitzetsi dute. Elkarretaratzea egingo dute gaur, Zabalgune plazan, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.