Albistea entzun

Ezra Collective

'Where I'm Meant to Be'

Diskoetxea: Partisan Records.
Tamaina handiagoan ikusi

Julen Azpitarte -

2023ko urtarrilak 8

Londresen finkatutako jazz kolektiboaren —aurten Jazzaldian parte hartuko duen Nubya Garciarekin aritzen dira— bigarren lan hau iazko musika beltz onenaren zerrendetako lehen postuetan kokatu da. Merezita, gainera, grabazioan bildutako hamalau bonbek Manchesterreko zein Abujako klubak zartarazteko erritmoak biltzen baitituzte. Jazz, funk, afrobeat, reggae eta hip-hop tarteak sofistikazioz eta teknika handiaz uztartzen ditu boskoteak, betiere energia positiboari eta dantza egarriari lekua egiteko. Horregatik guztiagatik, desagertutako Sons of Kemet herrikideen ondorengo duin eta dirdiratsuak dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava, atzo, Ikuspuntu jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian

Uxue Rey Gorraiz

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian, hilaren 27tik apirilaren 1era. Peter Nestlerri eskainiko diote atzera begirakoetako bat

'Lavinia' antzezlaneko aktore taldea ©Arriaga antzokia

'Lavinia' obraren estreinaldia atzeratu du Arriaga antzokiak

Mikel Lizarralde

Aktoreetako batek atzoko entseguan min hartu zuen, eta bertan behera utzi dituzte gaur eta biharko iragarritako emanaldiak. Maiatzaren 22an estreinatuko du obra Kabia konpainiak euskaraz, eta 24an gaztelaniaz emango du

Arantza Santestebanen <em>918 gau</em> filma. ©BERRIA
Euskadiko Orkestrak hainbat ikasleren aurrean emandako kontzertua, atzo, Kursaalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean

Miren Mujika Telleria

Lau kontzertu egin ditu denera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak azken bi egunetan, Gipuzkoako milaka ikasleren aurrean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.