Anna Roig

'Aportar Bellesa al Mon'

Diskoetxea: Satelite K 2023

Andoni Tolosa.
2023ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurreko diskotik bederatzi urte pasatu ondoren kaleratu du Anna Roig musikari, idazle eta irakasle kataluniarrak haren lan berria: Aportar Bellesa Al Mon, bakarka sinatutako lehen diskoa, L'ombre De Ton Chien taldearen laguntzarik gabe. Bertan nabarmen agertzen da chanson frantziarrarekin duen maitasun istorioa: kantu borobilak dira, melodia dotoredunak eta moldaketa sofistikatukoak. Hitz batean esateko: giro apur bat retroa diario lan honi, 1960ko hamarkadako Monpartnasseko edo Paraleloko jazz-klub batena, adibidez, baina, 2023ra ekarria, betiere. Maiz entzuteko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.