Musika. Muted

'Krisis 4.0'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etena iragartzen duen orok du itzultzeko aukera. Abadiñoko Muted taldea iaz elkartu zen, zazpi urteren ondoren. Sare sozialetan taldekide batek jarritako irudi batek eragin zuen itzulera. Plateruena Kafe Antzokian eskainitako itzulera kontzertuak bultzada berezia eman zion bandari. Horren ondorioa da Krisis 4.0 diskoa. Bizkaitarren ibilbideko laugarrena da, eta zortzi abesti ditu. Aro berrian metal eta rock alternatibo zein elektronikoaren ildoari eutsi diote (Zuri esker eta Mezua). Halere, doinu gogorragoak (Mr Bulling eta Iragana) eta erritmo dantzagarriak (10.000 minutu eta Zure ekintzen epailea) barneratu dituzte. Aitzol Maiztegi jatorrizko abeslaria itzuli da, berriz ere, gidaria izateko, eta beste hiru kantari ezagunek parte hartu dute lan berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.