Mika Akim

'Tillsammans'

Diskoetxea: Inga records.

Andoni Tolosa.
2022ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bigarren disko luzea du Mika Akim kantari eta biola-jotzaile suediarrak. Begi batekin eskandinaviar herri-musikari so egiten dio, eta bestearekin 60ko hamarkadako folk anglosaxoiari, besteak beste, Joni Mitchell minimalista batekin alderatu dute, eta bere lana Sam Amidon edo Jose Gonzalez bezalako songwriter garaikideekin alderatu dute. Folk akustikoz betetako harribitxi txiki baina dirdiratsua da, suediarrez eta ingelesez kantatua. Melodia hauskorrak, biluztasun akustikoa eta hurbiltasun, ia bat-batekoa izan daitezke aipa daitezkeen beste ezaugarri batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.