Albistea entzun

45 minututik bost ordura

Olatz Mercaderrek berriki jaso du arta Onkologikoan; ama 2012an zendu zitzaion, han arta jasota. Alde argiak ikusi ditu, pazienteen arreta egokiaren kalterako.

Arantxa Iraola -

2022ko urriak 7

Tamalez, minbizia hitzak eragiten duen oihartzunak behin baino gehiagotan bete du Olatz Mercaderren etxea. Atzo hitza hartu zuten pazienteetako bat izan zen, eta alderaketa bat egin zuen: esperientziak eman ohi duen zolitasunaz. 2020an diagnostikatu zioten berari bularreko minbizia, eta Onkologikoan artatu dute; 2012an hil zitzaion ama, minbiziarekin, Onkologikoan arta jaso eta gero. Urteotan, zerbait galdu da zentroko lan egiteko eran.

Horra ama nola artatu zuten: «Haren kimioterapia eta kontsulta egun arketipiko bat izaten zen: goizean analitika egiten zioten, berehala igotzen zuten kontsultara, kontsulta izaten zuen, eta 45 bat minutuan kimioterapia jasotzen ari zen». Bestelakoa da orain ikusi duena. «Gaur egun, odola zure osasun zentroan ateratzen dizute». Aintzat hartzekoa da xehetasuna, zentzu askotan: «Gaixo onkologikoen kasuan, horrek dituen aldaketa fisikoekin-eta, oso gogorra da. Herri txiki, infernu handi; erakusleiho batean zaude». Analitika eginda, hurrengo egunera arte ez dira Onkologikora itzultzen. Eta arta motela da garai batetik hona. «Kontsultan, itxaronaldiak egiturazkoak dira: ordubete edo bi ordu itxarotea erabat arrunta da», azaldu du. «Eta, ondoren, kimioterapia ospitalean prestatzen badute, hiru orduko itxaronaldia izan dezakegu; lehen, hemen Onkologikoan prestatzen zenean, azkarragoa izaten zen dena». 45 minututik bost ordura, horra aldea. «Eta bost orduko itxaronaldi bat, adineko jendearentzat, egoera zaurgarrian dagoen jendearentzat, norbaitekin etorri behar duen gaixo batentzat... horrek ikaragarrizko eragina du gaixoarengan, haren ingurukoengan». Hortik kezka: «Hamar urteotan, bilakaera nabarmen okertu da».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Hezkuntza Legearen aurkako manifestazioa, atzo, Bilbon ©Marisol Ramirez / FOKU

Jaurlaritzak esan du irakasleen %33,1ek bat egin dutela hezkuntzako grebarekin

Irati Urdalleta Lete

Atzo greba egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Haien arabera, parte hartzea %60koa izan zen.

Greban dauden errepideetako langileak gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian. / ©BERRIA

EAJ eta PSE-EEk ELAri esan diote Aritzetako isurketen auzia epaitegietan argitu behar dela

Jone Arruabarrena

Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du ELAk, eta Eusko Abertzaleak eta Eusko Sozialistak taldeek «akusazio larriak» egitea egotzi diote.

Diagnostikatu gabeko GIB kasuen inguruan ohartarazi dute ECDCk eta OMEk

Diagnostikatu gabeko GIB kasuen inguruan ohartarazi dute ECDCk eta OMEk

Arantxa Iraola

Pandemia aurreko datuen aldean «ugaritze» bat ikusi dutela esan dute, eta testak egiteko bideak erraztu behar direla; eritasunaren nazioarteko egunaren harira mintzatu dira, gaur baita

 ©Emakunde

Bai Sarearen aipamen berezia jaso du BERRIAk, 'Gure gorputzetik' praktikarengatik

Berria

Hileroko koparekin bateragarriagoak diren komunen berri emateagatik egin diote aipamen berezia BERRIAri. Hiru enpresa ere saritu ditu Bai Sareak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...