Koronabirusa

Murgak dio Osakidetzak ez duela «baztertu» inoren ekarpenik

Ikerketa zentroetatik jaso dituzten hainbat proposamen ez dituztela aintzat hartu dioten albisteen harira, administrazioa defendatu du: «Halako motiborik ez da egon jendea testik egin gabe geratzeko»
Ikertzaile bat laborategian testak egiten, artxiboko irudi batean.
Ikertzaile bat laborategian testak egiten, artxiboko irudi batean. R. WITTEK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2020ko apirilak 24

Epidemia betean, geroa argitze aldera, ezinbestekoak dira birusa eta haren antigorputzak atzemateko testak, eta horiek egiteko irizpideei buruzko berriak lehen lerroan daude. Hainbat albiste atera dira azkenaldian kontatuz Osakidetzak «bazter utzi dituela» testak egiteko ikerketa zentroetatik heldu zaizkion hainbat proposamen; Osasun sailburu Nekane Murgak atzo gezurtatu egin zituen, ordea, informazio horiek. «Osakidetzak krisi honetan ez du inoren kolaborazioa baztertu». Onartu zuen testak egin ezinik ibili direla hainbatetan, baina erantsi zuen arazo horiek ez direla sortu ikerketa zentroetatik heldu zaizkien proposamenei oraindik onespena eman ez dietelako: «Inor ez da testik gabe geratu laborategirik ez zegoelako horiek egiteko». Testak «berme» guztiz egin behar direla esan zuen, eta horien gaineko kontrol erabatekoa lortzen ez den bitartean ezin direla egin. Azaldu zuen hainbat ikerketa zentrorekin batera ari direla COVID-19aren kontra abian duten «kontingentzia planean», eta erlazio joria dutela horiekin.

Murgak atzo prentsaren aurrean egin zuen agerraldian tarte zabala eskaini zien argibide horiei, eta tonu irmoan jardun zuen. Hala ere, zalantzak daude oraindik argitzeko. EHUko Biokimika Departamentuko ikerketa talde batek, esaterako, asteak daramatza esaten prest dutela test bat. Ugo Mayor ikertzailea da talde horren koordinatzailea, eta hainbatetan adierazi du «ekarpena» egiten hasteko prest daudela; PCR motako testak ondu dituzte, eta EHUn bertan egunean 500-1.000 artean egiteko gaitasuna luketela adierazi izan du. Espainiako Carlos III ikerketa zentroaren onespena badute test horiek. Murgaren aburuz, ordea, oraindik azterketa gehiago egin behar dira horiek erabiltzen hasteko, eta, esaterako, atzo azaldu zuen Gurutzetako erietxetik (Bizkaia) helarazitako lagin batzuen gaineko azterketa era balekoan egiten dutela frogatu behar dutela orain. Testen egokitasunaz harago, gainera, horiek taxuz egin ahal izateko baliabideak ondo «bermatu» behar direla azaldu zuen sailburuak. CIC Biogune ikerketa zentroko talde batek ere esan du prest daudela egunean 800 bat test egiteko, eta hala jakinarazia diotela Osakidetzari. Hedabideetan egindako adierazpenetan salatu dute, ordea, inolako erantzunik ez dietela eman.

Bi egitasmo testak egiteko

Test horiekin zer jazoko den ez dago argi, beraz. Bitartean, hala ere, nabarmen ugarituko dira. Bi bidetatik. Batetik, egitasmo bat martxan jarriko du Osakidetzak igaro asteotan COVID-19aren sintomak eduki arren testik egin ez zieten 4.147ri ingururi test azkarrak egiteko orain; haien bidez, gaixotasun hori izan zuten argitu nahi dute, eta, hain justu, horren kontrako antigorputzak garatuta dauzkaten. Antigorputzak garatu badituzte, gaitzaren kontrako immunitatea ere garatu dutela jakin daiteke, eta datu oso garrantzitsua da hori osasun publikoko arduradunentzat. Birus honen gaineko immunitateak zenbat irauten duen ez dago oraindik argi, hala ere.

Espainiako osasun agintariek sustatutako ikerketa handiago batean ere test ugari egingo dira datozen asteotan Euskal Herrian; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, zehazki, 5.000 laguni jarraipena egingo zaiela azaldu zuen atzo Murgak. Etxez etxeko azterketa bat izango da; bertan bizi diren guztiei inkestak egingo dizkiete, eta azterketak. Prozesuaren hasieran eta handik hiru astera eta sei astera egingo dizkiete testak; horrela birusaren bilakaeraren informazio ahalik eta osoena izatea da helburua: erretratu bat egitea, ahalik eta doiena. Nafarroako osasun agintariek ere adierazia dute parte hartuko dutela ikerketa horretan: 2.000 pertsonaren jarraipena egingo dute.

Test klase horien bidez epidemiari aurre egiteko neurrietan asmatzea gero eta errazagoa dela nabarmendu zuen atzo Murgak. Gero eta «seguruagoak eta eraginkorragoak» diren estrategiak onduko dituzte osasun publikoko politiketan. Testak ez dituzte orokortuko oraindik, ordea; asmoa da sintomak dituztenei egitea, gaizki sentitzen hasi orduko, eta osasun arloan diharduten profesionalen esparruan «beste urrats bat » egitea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Baionako ostatu bat, uztailean. ©Bob Edme

Ostatuak 22:00etan itxi beharko dituzte Ipar Euskal Herrian

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurri berriak iragarri ditu. Ostatuek ezinen dute eramateko alkoholik saldu 22:00etatik aitzina, eta karrikan ezinen da alkoholik edan 22:00etatik 08:00etara. Bezeroen erregistro bat egin beharko dute ostalariek. Ortzegunean jarriko dituzte neurriak indarrean, hamabortz egunerako, gutienez.

Bilboko taberna bat, edukiera murriztuta. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Ostalarientzako diru laguntzak eskatu ditu EH Bilduk

Erredakzioa

Sektorea erreskatatzeko plan bat aurkeztu du koalizioak: Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara eramango du.

Ostalariek protesta egin dute gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako ostalariak, itxieraren kontra: «Sektorea kriminalizatzen ari dira»

Ion Orzaiz

Tabernak eta jatetxeak «seguruak» direla adierazi du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak. Elkarretaratzeak eginen dituzte ostegunetik aurrera

Udal langileak Azkoienen, kalea garbitzen. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Gipuzkoak 100.000 biztanleko 500 positiboren langa gainditu du

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hego Euskal Herrian egin dituzten testen %9,2k eman zuten atzo positibo. Eusko Jaurlaritzak ez du «ezer» baztertzen, baina, oraingoz, konfinamenduak eta etxeratze agindua ez daude mahai gainean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Arantxa Iraola

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna