Albistea entzun

Hizkuntza gutxituak

Bozka «historikoa» dela azpimarratu dute euskararen aldeko eragileek

Euskarazko irakaskuntza sailek «lorpen handia» dela diote. Diputatuek hizkuntza gutxituekiko jarrera aldatu izana txalotu dute hainbatek
Euskarazko murgiltzearen beharra azpimarratu zuten euskararen aldeko eragileek iragan urrian, Baionan.
Euskarazko murgiltzearen beharra azpimarratu zuten euskararen aldeko eragileek iragan urrian, Baionan. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko apirilak 9

Euskararen aldeko eragileek aho batez erran dute Frantziako Asanbleak hizkuntza gutxituen babeserako legea onartu izana «historikoa» dela. Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak erran du «egun historikoa» izan zela atzokoa. «Historikoa da frantses nazioaren tenplua den Frantziako Asanbleak onartzea aise gehiago egin behar duela lekuko hizkuntzak salbatzeko; batez ere, Frantziak hizkuntza gutxituen kontra eraman duen 250 urteko borrokaren ondotik». EEPk, gainera, Frantziako Hezkunde Nazionalarekin dituen negoziazioan «berme bat gehiago izango du» hemendik aitzina, Kurutxarriren ustez. «Parisek erabiltzen dituen argumentu batzuk erorarazten ditu legeak. Esperimentaziotik Hezkuntza Kodearen baitan izatera pasatu da murgiltzea».

Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga ere pozik mintzatu da: «Frantziako Gobernuak dena egin du lege hori ez pasatzeko. Errepublika Martxan alderdiak ere kontra egiteko borondatea erakutsi du, baina diputatu batzuek alderdi diziplinaren kontra egin dute, eta legea onartua izan da». Azaldu du Seaskaren kasuan murgiltze ereduari ezagupen ofiziala ematen diola legeak; halere, «bidea luzea» da oraino. Gorostiaga: «Ikusi beharko da ditugun beste aldarrikapenak nola gauzatzen diren, hala nola baxoa eta brebeta osoki euskaraz izatea». Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak ere historikotzat jo du atzoko erabakia. Erronkak ere aipatu ditu: «Jadanik egiten genuena urrunago eraman beharko da». Marie Andree Ouret Biga Bai sail elebiduneko guraso elkarteko bozeramaileak segurtatu du «indar harremana» aldatuko duela legeak: «Ez da dena egunetik biharamunera aldatuko, baina, bederen, legea gure alde izanen da».

Euskal Konfederazioak ere atzoko bozketa historikotzat jo du: «Lehen aldia da, 1951n Deixonne legea bozkatu zuenetik, Frantziako Asanbleak lurralde hizkuntzen inguruko lege bat onartzen duela». Irakaskuntzari buruzko artikuluak onartu izanak «aitzinamendu handia» dakarrela berretsi du. Era berean, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia honela mintzatu da: «Garaipentzat hartu behar dugu Frantziako Asanblearen erabakia. Halere, Estatuak urrats berriak eta are eraginkorragoak egin behar ditu gure hizkuntzetan bizitzea berme guztiekin ahalbidetzeko».

Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik berria txalotu dute sare sozialetan. Kasurako, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak erran duenez, atzokoa «egun historikoa» da, eta «ezagupen garrantzitsua tokiko hizkuntzentzat».

EH Baik ere balorazio positiboa egin du: «Lege proposamenak hainbat oztopo, blokeo, eta erresistentzia ezagutu dituen arren, eta [Frantziako] Gobernuak azken momentura arte hainbat emendakin aurkeztu baditu ere, Asanblea Nazionalak lege proposamenaren alde bozkatzea lorpen handia da».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Koronabirusaren biktima bat lurperatzen, Brasilgo Manaos eskualdeko Nossa Senhora Aparecidako hilerrian. ©Raphael Alves / EFE

Izurria hasi zenetik hiru milioi lagun hil eta 139 milioi kutsatu dira mundu osoan

Ion Orzaiz

Egun bakarrean 600.000 kutsatze eta 12.000 heriotza izan direla jakinarazi du Johns Hopkins unibertsitateak. OMEk ohartarazi du transmisio tasa «gorenean» dela

Guardia Zibila Aroztegiko proiektuaren aurkako kanpaldia egiten ari diren lekuan, atzo ©iñigo uriz

Guardia Zibila berriz sartu da Aroztegiaren aurkako kanpaldian

Irati Urdalleta Lete

Guardia Zibila hirugarren aldiz joan da kanpaldiko ingurura. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Lekarozen, 228 etxebizitza, hotel bat eta golf zelaia eraikitzeko proiektua gelditzeko. Proiektua geldiarazi arte, kanpaldiarekin jarraitzeko asmoa dute.

Zenbait anbulantzia, Donostia ospitaleko larrialdietako sarreran. ©GORKA RUBIO / FOKU

Egun bakarrean 116 lagun ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian

Ion Orzaiz

985 kasu gehiago atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibo tasa %7,9 da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna