Tortura biktimen aintzatespena atzeratu dute

2023ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Ekainaren 26rako zuen aurreikusita Eusko Jaurlaritzak torturaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat egitea, Donostian, baina atzeratzea erabaki zuen Iñigo Urukulluren gobernuak. Horri buruz galdetu zion atzo legebiltzarrean Miren Gorrotxategi EP-IUko bozeramaileak lehendakariari. Urkulluren arabera, beste zenbaitetan ere atzeratu dituzte memoria ekitaldiak: «Gure printzipioak jarraituz, ez dugu inolako polemikarik sortu nahi, gure lehentasuna baita biktimak edozein instrumentalizaziotik kanpo uztea». Gorrotxategiri aurpegiratu zion haren alderdia Espainiako Gobernuan dagon arren ez duela ekitaldirik antolatu torturaren harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.