Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Tentsioa Persiar golkoan

Urtzi Urrutikoetxea -

2019ko ekainak 16

Duela urte batzuk aipatu genuen, auzia orain bezain larria izan gabe tentsioak nabarmen gora egin eta Israelek Irani erasotzeko mehatxua egin zuenean. Mapari begiratzea aski da jabetzeko zergatik Tel Avivek ezin duen jo Teheranen aurka: Ormuzeko itsasartean Persiar golkoa dozenaka batzuk kilometro zabal baino ez da, eta iparraldeko kosta-lerro guztia Iranen lurraldea da. Behar baino gehiago estutzen zaizkiola sumatzen badu, oso erraz itxi dezake pasabidea. Oraindik ere petrolioaren menpekotasun handiegia daukagu, munduko erregaien herena, milaka ontzi, pasatzen diren bidea ixteko. Munduko ekonomiari berehala erasango lioke petrolioaren prezioa egun batetik bestera horrela lehertzeak.

Iranek, noski, ukatu egin du garraiontziei eraso izana. Nork, bestela? Galdetzen dute golkoko estatuek, Saudi Arabiaren aliatu otzan. Bideo bat argitaratu dute Ameriketako Estatu Batuek (AEB), frogarik argiena omen. Japoniak dio airez eraso ziotela, ez bideoan agertzen den itsatsitako minen bidez. «Nork, bestela?» horretan dago gakoa, eta kasu honetan erantzulea zehazteak eta egia sasoiz jakiteak berebiziko garrantzia hartzen dute.

«Bandera faltsuko» ekintza bat prestatzea ezinezko dela diote adituek, lehen ere egin ez balitz legez, Iraken arma kimikoak zeudela sekula esan izan ez balitz bezala. Historian hainbatetan Washingtonek egindako manipulazioek badute zio posiblerik, presidentetzarako hauteskundeetarako lurralderik komenigarriena ebaztea ere badago. Orain bertan Alderdi Demokratan ez da sumatzen egoerari buelta emango dion hautagairik, eta impeachment-erako aukerak agortuz doaz. Jokaldi arriskutsuegia ere gerta dakioke Donald Trump presidenteari, beste lau urtez Etxe Zurian egoteko aukerei begira.

Izan ere, ezin ahaztu horren aurkako karta ere badaukala Iranek, eta zigor ekonomikoek itzel erasandako herrialdea dela. Barack Obamaren akordio nuklearraren ostean, Europako herrialdeekin hitzarmen ekonomikoak eginda, eta Txinaren hornitzaile bihurtuta, aurreko estutasunak gaindituta zituelakoan etorri zen Trumpek dena hankaz gora botatzea, Israelen gozagarri. Eta hala izanda ere, bazuen aiatolen erregimenak itxaropenik munduko beste herrialdeek ez ziotela berehalakoan men egingo Etxe Zuriko alfa arrari. Baina hala gertatu da, eta Iran itolarrian da. Ekialde Hurbila berriz hankaz gora jartzeko perspektibak eskualde horretatik alde egitea hitzeman zuen Trumpen hauteskunde asmoak higatu ditzake.

Honen guztiaren erdian, Japoniak rol berezia hartu du asteon. Shinzo Abe Teheranen izan da —Trumpen baimenarekin, bistan da, eta haren mezuren baten eramaile, ziur aski—. Argi dago iragarritako helbururik ez duela lortu —Ipar Korearekin hasiera batean erdietsitako konpromisoren bat aterako zuelakoan?—, eta handik gutxira, Persiar golkoan Japoniako ontzi bati egin diote eraso. AEBek berehala Iran jo dute errudun, eta Erresuma Batua etorri da atzetik akusazioan. Tokiok ñabarduraren bat egin dio «lehertu gabeko mina bat kentzen ari ziren irandar militarren» bideoari: erasoa airez etorri zela esan dute.

Geopolitika azterketetan, herritarrak ahaztu ohi dira, baita ezkerretik egiten direnean ere. Sistema klerikal baten biktimak, irekiera arrasto baten ostean inork aukeratu gabe atzetik datozen aiatolen neurriak jasaten dituztenak. Buruzapia kentzera ausartuz desobedientzia zibil ariketa txalogarri bati ekin dioten emakumeak, esaterako. Kurdueraz irakasteagatik atxilotu berri duten Zara Mohammadi 27 urteko irakaslea, esaterako. Geopolitikatik haratago, munduak gerraren aurka egon behar du, eta kurduek Kurdistanen alde. Inork ezingo die ezer leporatu mendeetan ito nahi dituztenen aurka, oraindik ere heriotza zigorra ezartzen dien erregimenaren aurka jotzeko edozein aukera baliatzen badute.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Hainbat sudandar, herrialdeko armadaren aurkako protestan, ekainaren 3an, Khartum hiriburuan. ©ELA YOKES / EFE

Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak

Mikel O. Iribar

Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute.

Emakume bat burua estalita, atzo, Teherango kaleetan. ©STRINGER / EFE

Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean

Edu Lartzanguren - Maddi Iztueta Olano

Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du Polizia taldea sakabanatu izana.

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.