Musika. THALIA ZEDEK BAND

Rock ahotsen neurrira egindako lurpeko bandak

Non: Gernikako Trinkete Antitxokoan (Bizkaia). Noiz: Otsailaren 1ean, 21:30ean.

2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ibilbide luzeko musikaria da Thalia Zedek (Washington, D.C., AEB, 1961), eta harenahots bereizgarria ezaguna da jada Euskal Herriko agertokietan. Orain, iaz kaleratutako Fighting Season diskoa (Thrill Jockey) aurkezten ari da, taldearekin.

Come, Live Skull eta Uzi taldeetan ibilia da, eta orduko musikaren indarra uztartu du bakarkako zati intimoagoekin. Bakarrik ateratako aurreko diskoko talde bera eratu du azkenerako: Winston Braman (baxua), Dave Curry (biolina), Mel Lederman (pianoa), eta Jonathan Ulman (bateria). Diskoan, bi kolaboratzaile izan ditu: Comeko Chris Brokaw, eta Dinosaur Jr. taldeko buruJ. Mascis.

Gernikako emanaldian lagun aproposa izango du Zedekek: Anarikk irekiko du gaua, eta taldearekin ariko da hura ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.