Musika. MICHEL CLOUP DUO

Rockaren hondarretatik lanean

Non: Tolosako Bonberenean. Noiz: Gaur, 20:00etan.

2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela bi hamarkada Frantzian sortu zen rock eszena berritzaile, deseroso eta independentearen ahots inportanteenetakoa da Michel Cloupena. Dadaistek eta situazionistek eraginda, Diabologum talde ezinbestekoa sortu zuen Arnaud Michniakekin, rock esperimental, zaratatsu eta, aldi berean, melodiazalea egiteko, eta, Michniakekiko harremana gaiztotu zenean, Experience proiektuan jarraitu zuen rocka bere ertzetara eramaten, noise-rocka hip-hop elementuekin uztartuz.

2011z geroztik, ordea, oinarrizkora jo du Cloupek, eta gitarra eta bateria formazioarekin ari da Michel Cloup Duon. Patrice Cartier perkusionistarekin hasieran, eta Julien Rufierekin azken denboretan. Bi bakarrik izanda ere, Cloupen azken proiektuak ez du galdu iraganeko indarra, Danser danser danser sur les ruines azken diskoak erakusten duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.