NADA SURF

Lagunarteko power pop alaia

Noiz: larunbatean, maiatzaren 28an, 21:00etan. Non: Miarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi).

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nada Surf New Yorkeko rock alternatibo taldeak 30 urte bete ditu aurten. Matthew Caws (ahotsa, gitarra) eta Doug Gillard (gitarra) eskolako adiskideek sortu zuten, eta Ira Elliot (bateria) eta Daniel Lorca (baxua) aritu dira haiekin azken urteetan. Bederatzi disko argitaratu dituzte; «gehiago egin genitzakeen, baina ez ziren hain onak izango. Edo agian hobeak izango ziren, eta banatuta egongo ginen honezkero. Laguntasun kontua da», esan zuen Cawsek.

2020koa da orain arteko azkena: Never Not Together. Power pop disko alai bat da. Louie Lino teklatu jotzaile eta ohiko kolaboratzaileak parte hartu zuen abestien sorkuntzan, eta presentzia handia du kantuetan.

Nada Surfen aurretik, John Vanderslice indie rock musikari estatubatuarra ariko da agertokian. Oihaneko hotsekin eta zurarekin esperimentatzen aritu da bere lanik berrienak sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.