Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. BOZ GORA

Aginte makila eta makulua

Xabier Martin -

2023ko maiatzak 21

Bakarra ez, makila bi nahi dituzte hautagaiek, aginte makila lortzeko makulua ere beharko baitute gehienek. Lehenak emango du bigarrena leku askotan, eta, inor izatekotan, EAJ da makulua lortzeko prest dagoena. Nahiz eta hautagaiei alergia ematen dien hauteskundeen osteko aliantzei buruz hitz egiteak, gauzak garbi geratu dira: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde gehienetan, tokiko salbuespenak salbuespen, PSE-EE izango da makulua, eta EAJ aginte makila.

Azken urteetako biko aliantza egonkor horren alperretik ihes egiteko, aldean makulurik behar ez duten aginte makilak beharko ditu EH Bilduk, jaso ditzakeen arren babes batzuk han eta hemen, Elkarrekin Podemosenak akaso, eta beste batzuenak ere bai, esaterako Arabako Errioxan, eskualde horretako ekosistema berezia dela eta.

Alegia, hauteskundeak irabaztea gauza bat izango da eta gobernatu ahal izatea beste bat, blokeen artekoa baita jokoa aspaldian. Ezkerreko ardatza aktibatzeko berde dago oraindik PSE-EE; kudeaketaren eserlekuetan jarraitzeko betiko estrategian sakontzeko prest dago Eneko Andueza; hasteko, EH Bildurenganako edozein hurbilketak Ferrazen baimena behar duelako lehenik: ehiza larria Espainia da hemen.

Beste kontu bat da alderdian inork galdetzen ote duen betiko makulu izanda PSEk zer-nolako geroa duen, aginte makila izateko benetako hautagaiak EAJ eta EH Bildu baitira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Biek erakarri dituzte abertzaletasunetik haragoko botoak, zentro-eskuinetik lehenak eta ezkerretik bigarrenak. Zentralitatea nahi dute biek; PSEri bigarren mailako rola geratu zaio, «giltzarri» dela dioen arren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joseba Borderen kasua salatzeko Etxeratek eginiko agerraldi bat. ©Aritz Loiola / FOKU

Joseba Borde presoari hirugarren gradua kentzea gaitzetsi dute

Berria

Fiskaltzak aurkeztutako helegiteak espetxera itzultzera behartu duela-eta, protesta egin dute Ugaon, bere segurtasun juridiko eza salatzeko.

Hauteskunde mahai bat, maiatzaren 28an. ©Aitor karasatorre / FOKU

Gipuzkoako hamalau udalerritako botoak berriz zenbatuko dituzte

Berria

Stop alderdiaren errekurtso batek eragin du kontaketa berriz egitea.

Santos Cerdan eta Javier Remirez, Maria Txibiterekin batera. ©IDOIA ZABALETA/FOKU

Cerdan izango da PSNren zerrendaburua Espainiako Kongresurako bozetan, eta Remirez senaturakoetan

Berria

Kongresura Adriana Maldonado eurodiputatua joango da bigarren, eta senatura, berriz, Nuria Medina PSNko Berdintasun eta Aniztasun idazkaria

PSNko eta UPNko kideen arteko bilera, atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

PSNk ez du UPNrekin akordiorik egingo, eta EH Bildurekin bilduko da

Iosu Alberdi

Esan dute EH Bildurekin ere ez dutela gobernua negoziatuko. Geroa Baik EH Bilduren hautagaia babestuko du Eguesibarren. Ortuzarrek dio Iriartek Gipuzkoarako egindako proposamena ez dela «arrazoizkoa»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...