Albistea entzun

Epaileak amaitutzat jo du Luhusoko auziko instrukzioa

Jon O. Urain -

2023ko otsailak 7

2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat Luhusoko Errekarte baserrian (Lapurdi) erabileratik kanpo uzten saiatzeagatik, Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea, Mixel Berhokoirigoin laboraria eta Mixel Bergouignan enpresaria auzipetu zituzten —Bergouignan 2017ko maiatzean hil zen, eta Berhokoirigoin, 2021eko maiatzean—. Orain, instrukzio aldia amaitutzat eman du epaileak, eta fiskalak hilabeteko epea du eskaera egiteko: auzia artxibatutzat jotzea, epaiketa Auzitegi Korrekzionalean egin dadila eskatzea, edo auzia Parisen epaitu dadila galdegitea, iritzita auzipetuak atentatu bat prestatzen ari zirela.

2016ko abenduaren 16an eginiko polizia operazio batean atxilotu zituzten Luhusokoak, ETAren armategiaren %15 indargabetzera zihoazela. Gizarte zibileko esparru askotariko pertsona ezagunak izanik, polizia operazio hark aurkako erreakzio handia eragin zuen Ipar Euskal Herrian. Guztiak askatu zituzten ondoren, baldintzapean.

Epaileak debekatu zien Frantziako Errepublikaren mugetatik irtetea, euren artean elkartzea eta komunikatzea, eta armak eta lehergaiak garraiatzea, baina lehena 2018ko martxoan kendu zien, eta bigarrena eta hirugarrena, urte hartako uztailean.

Armagabetzea, lau hilera

2011ko urriaren 20an jarduera armatua behin betiko uzteko erabakia jakinarazi zuenetik, ETAk eginak zituen armagabetzeko saioak, baina 2016ko abendukoak azkartu zuen prozesua. Luhusokoak atxilotu zituzten gau berean argitaratutako gutunetan ikusi zen ETAk gizarte zibilari emana ziola desarmatzeko ardura politikoa eta teknikoa.

Handik lau hilabetera, 2017ko apirilaren 8an egin zen ETAren armagabetzea, Luhusoko ekintzaileen eta Frantziako Estatuaren artean elkarrizketatua eta adostua.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Armendariz, Zaballatik atera berri. ©Etxerat

Aske geratu da Iñaki Armendariz euskal presoa

Berria

25 urteko zigorra osorik beteta atera da Zaballako kartzelatik.

Foro Sozialak Donostian egindako azken jardunaldiaren aurreko argazki ekitaldia, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Presoen gizarteratzea «galaraziko ez duen lobbya»

Xabier Martin

Aitzol Aslak dio Auzitegi Nazionalak «moteldu» egin duela presoen prozesua. Txemi Perezen ustez, gizartea «beheko kanpalekuan» da jada

Sebas Gurtubai Darocako (Espainia) espetxetik irten berritan ©Etxerat

Sebas Gurtubai eta Zigor Blanco aske geratu dira, hogei urteko espetxealdia beteta

Berria

Zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta zituzten bi presoek, baina osorik bete dute espetxe zigorra. Darocako (Espainia) espetxetik atera da Gurtubai, eta Basaurikotik (Bizkaia) Blanco.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.