Sarek protestara deitu du 24rako, «unearen garrantziagatik»

Osasun neurriak errespetatuta eginen dute Donostiako manifestazioa, 17:00etan. Sarek «itxaropenez» hartu ditu azken hurbiltzeak

Sareko kideak, atzo, Donostian egindako agerraldian. JON URBE / FOKU.
maddi ane txoperena iribarren
2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Une egokia dela eta urgentzia dagoela. Horixe uste du euskal presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduak, eta, horiek kontuan hartuta, hilaren 24an Donostiako kaleetan protesta egitera deitu ditu herritarrak. Osasun eta segurtasun neurriak beteta eginen dute manifestazioa: lau ilaratan eta metro eta erdiko distantzia mantenduta. 17:00etan abiatuko da protesta, Antiguatik.

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak «unearen garrantzia» nabarmendu du, eta hori «aprobetxatzera» deitu ditu herritarrak. «Itxaropenez» hartu ditu azken aste eta hilabeteetan gertatu diren presoen mugimenduak, baina ohartarazi du horrek ez duela erran nahi urruntzea bukatu denik: «204 presoetatik sei baino ez daude euskal kartzeletan. Egoera hori behin betiko eta irmoki amaitu behar da». Sarek salatu du koronabirusaren ondorioz espetxeetako egoera okertu egin dela, eta gogoratu du senideek ere pairatzen dituztela ondorioak: «Bisean bisekorik gabe geratu dira hainbat espetxetan, eta urruntzeak zail egiten duen harreman iraunkorra izateko arazoak areagotu egin dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.