Koronabirusa

Hiru ikastola itxi dituzte Lapurdin, bi ikaslek positibo eman dutelako

Angeluko ikastolako lau urteko bi anaia bikiri atzeman diete gaitza. Lasaitasun mezua zabaldu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Nafarroako zahar etxeetan inor ez dago COVID-19ak kutsatuta

Angeluko (Lapurdi) ikastolaren ataria.
Angeluko (Lapurdi) ikastolaren ataria. SYLVAIN SENCRISTO Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete - Igor Susaeta -

2020ko ekainak 30

Angeluko (Lapurdi) ikastolako 4 urteko bi anaia bikik positibo eman dute COVID-19aren proban, eta, Seaskak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, ikastetxea ixtea erabaki dute. Gainera, Baionako Poloko Hiriondo ikastola eta Miarritzekoa ere (Lapurdi) itxi dituzte, eskolaz kanpoko garaian hango ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan dutelako. Peio Jorajuriak Euskal Irratietan adierazi zuenez, Baionako beste ikastola, Oihana, zabalik dago. Detektatu berri dituzten bi positibo horiek gorabehera, Seaskako lehendakariak lasaitasun mezua helarazi zuen, eta nabarmendu abagunerako protokoloa ezarria dutela Eskualdeko osasun Agentziarekin batera.

Seaskak oharrean azaldu zuenez, probak egingo dizkiete hiru ikastola horietako langile guztiei, eta, eskolako azken astea izaki, hiru ikastolak itxiak egongo dira.

Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian COVID-19aren ondorioz itxitako lehen ikastetxeak ez dira bat konfinamenduaren ondoren eskoletara itzultzearekin. Ustez ikasle batek koronabirusa zuela eta, Donostiako Jesuiten ikastetxea itxi zuten joan den ekainaren 10ean, baina ikasleak negatibo eman zuen PCR proban.

Nafarroako zehar etxeetan, bestalde, ez dago COVID-19arekin kutsaturiko inor, joan den larunbatetik. Hori nabarmendu zuen Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Giza Eskubideen kontseilariak, atzo, prentsaren aurrean egindako agerraldi batean. «Albiste oso ona da». Jakinarazi zuen, bide batez, Giza Eskubideen Kontseilaritzak plan bat duela prest, molde horretako zentroetan izurriaren agerraldi bat gertatuz gero. Oraintxe zahar etxeetatik eramandako bi pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan.

Nolanahi ere, «lasaikerian» ez erortzeko deia egin zuen Maeztuk. «Egin dugun lan guztiaren eta pandemiak eragin duen sufrikarioaren ondoren, ahalegin handiagoa egin behar dugu prebentzioan, modu horretan agerraldi bat eragotzi ahal izateko». Azkeneko hogei egunetan Nafarroako zahar etxeetan inor ez da hil COVID-19aren eraginez.

Bestalde, azken 24 orduetan PCR probaren bidez zortzi pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian: lauk Nafarroan, hiruk Gipuzkoan (Donostian hirurek), eta batek Araban (Gasteizen, hain zuzen). Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera, azken egunean 1.637 PCR test egin dituzte. Gaitzaren ondorioz, pertsona bat zendu da azken orduetan Hegoaldean, eta ZIU zainketa intentsiboetako unitatean zazpi gaixo daude. Joan den ostiralaz geroztik hamar pertsona baino gutxiago daude ZIUn.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna