ETBk Kieven egingo ditu bihar 'Gaur egun' eta 'Teleberri'

urtzi urkizu
2023ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Ukrainako inbasioa gertatu zenetik urtebetera, ETBko albistegiak Kieven egingo dituzte bihar. Hain zuzen ere, Ukrainako hiriburuan aurkeztuko du Xabier Usabiagak eguerdiko eta gaueko Gaur egun, eta Africa Baetak bazkalosteko eta gaueko Teleberri. Radio Euskadiko Boulevard berezia Kievetik egingo dute bihar goizean.

Euskadi Irratiko Faktoria, era berean, Iñaki Guridik Kieveko azoka batetik aurkeztu zuen astelehen goizean. Egunotan EITBko kazetari ugari ari dira gerraren inguruko informazioa ematen, Ukrainan: Mikel Reparaz EITBko Nazioarteko arloaren burua, Mikel Rotaetxe Euskadi Irratiko kazetaria, eta Radio Euskadiko Dani Alvarez eta Xabier Garcia Ramsden. Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkaren berri ematen ari dira Mikel Aiestaran eta Ane Irazabal berriemaileak ere. Usabiagak eta Baetak zuzeneko konexio batzuk egingo dituzte gaur Kievetik ETBko albistegietarako.

Mariupol, La2en

Bestetik, La2 kateko Documentos TV saioaren barruan, Primavera en Mariupol dokumentala estreinatuko dute gaur gauerdian. Ukrainako Mariupol hiriko herritarren lekukotzak ditu oinarri. Aurretik, Volodomir Zelenskiri buruzko dokumental bat emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.