MIRA

Zer ikusi

Leesburg (AEB), 2020-07-13.- Drone bidez harturiko irudi batean, eskola autobusak ageri dira aparkaturik. AEBetako presidente Donald Trumpek eta Betsy DeVos hezkuntza idazkariak uda honetan ikastetxe guzti-guztiak atzera irekitzeko deialdia egin dute, COVID-19aren pandemia egonda ere. JIM LO SCALZO / EFE.
Aintzane Usandizaga.
2020ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
MATT: Badakit! Faroak!

KATE: Nola?

MATT: Ez dituzu faroak ikusten? Txiki-txikiak... Autoei bidea egiteko izan daitezke, handiek itsasoan itsasontziei bezala. Baina hauek mugitu egin daitezke, eta auto bakoitzari bere ibilbidea markatzen diete momentuan, ez galtzeko eta...

KATE: Eta nork mugitzen ditu?

MATT: ...farozainek!

KATE: Baina autoek badituzte beren argiak.

MATT: ...

KATE: Pospoloak izan daitezke!

MATT: Bai?

KATE: Bai! Begira! Parte zuria da heltzeko makila eta biribil horia burua! Eta guztien tartean dauden zerrenda luze horiek pizteko zintakā€¦ zzzzzzzzt!

MATT: Eta zergatik daude hain sakabanaturik?

KATE: Ba horregatik! Pospoloak bixi-bixi kutsatzen dira! Eta arriskutsuak izan daitezke! Izkinekoa piztuz gero beste guztiak bata bestearen atzetik joango dira: ttup-ttup-ttup-ttup... su artifizialak bezala! Baina tarteekin agortu egiten dira, hurrengoarengana heldu aurretik.

MATT: Lodiegiak dira pospoloak izateko.

KATE: ...

MATT: Eeeeee! Argizarizko margoak! Bai, ezta?

KATE: Horiak denak?

MATT: Zergatik ez!

KATE: Zer marraztuko duzu horiarekin bakarrik? Ez daude hainbeste gauza hori!

MATT: Nola ezetz: Eguzkia, limoia, McDonald's-eko M-a... limoizko izozkiak...

KATE: Ez du balio limoizko gauza gehiago esateak.

MATT: ...eskolako autobusak...

KATE: Hori tranpa da, Matt.

MATT: ...

KATE: Ez dut gehiago jolastu nahi.

MATT: Nik ere ez. Aspertu naiz.

KATE: Jaitsiko gara?

MATT: Bai. Aizu... non uste duzu daudela falta direnak?

KATE: Nola falta direnak?

MATT: Lehen ez al zuten autobusek aparkaleku osoa betetzen? Nora joan dira beste guztiak?

KATE: Ihes egingo zuten... Nork bueltatu nahi du eskolara udan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.