Albistea entzun

MIRA

Orbana paradisuan

POINTE D'ESNY (MAURIZIO), 2020-08-09.- Airetik ateratako argazki honetan, Maurizioko kostan hondoratutako barku batek itsasoan isuritako petrolioa ageri da koral arrezife batean.
POINTE D'ESNY (MAURIZIO), 2020-08-09.- Airetik ateratako argazki honetan, Maurizioko kostan hondoratutako barku batek itsasoan isuritako petrolioa ageri da koral arrezife batean. PIERRE DALAIS/ EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko abuztuak 14

Irudika ezazu itsaso berde gardena, harea zuria hondoan, gainazal perfektua bare, tinko, uhindura bakar bat ere ez. Ez dago haizerik, mugimendurik, ez dago inor inguruan...

Zer zara zu, bikaintasun hori begiratzen, erretratuan harrapatzen gozatuko duena ala ipurdiz salto eginda zipriztinetan lehertu arte bakerik izango ez duena?

Badut lagun min bat, haurra zenean jostailuak bere plastikoetan gordetzen zituena, gaur arte. Tarteka soilik askatzen zituen kaxatik, kontu handiz, trapu batekin distira ateratzeko; amaitutakoan atzera bere lekuan utziz. Ez zuen bikaintasunik gal zezaten nahi. Oraindik ere ez.

Perfekzioa zer den pentsatzera narama horrek. Etimologikoki «erabat bukatua dagoena» esan nahi omen du. Ezer gehitu ezin zaiona, beraz.

Eta kendu?

Nire lagunarentzat, eskuratu berriak, bere zorroetan mailaturik gabe zirautenak ziren jostailu perfektuak. Bere begiradatik horixe zen bikaintasuna. Eta... ba ote da gure begiek behinola perfektu ikusi eta gerora hala izateari utzi diona baino gauza inperfektuagorik?

Baina... aldi berean... Ez al dago perfekzioa, hain justu, mantentze, eskuratze ezin horretantxe? Esan nahi dut: erabat bukatua, eternalki, zer izan daiteke, azken finean, heriotzaz gain? Heriotza da gauzarik perfektuena?

Sarri, iruditzen zait, hain zuzen, bikaintasuna zikindu duen orbanak aurreko perfekzio hori gehiago nabarmentzen duela. Gauza batzuk eraldatzen direnean soilik ikus dezakegula lehen nola ziren benetan. Orduan, ez al da orbana, akatsa, inperfekzioa beharrezko, bikaintasuna antzemateko?

Eman begiratu bat —orain, argazki edo bideo formatuan— eskaintzen zaizkigun paradisu-lekuen promesei: badakigu inoiz ez direla hain hutsik, hain garbi, hain geldi, hain aratz izango... Zer da ba paradisua, sekula zeureganatuko ez duzun bikaintasuna ez bada?

Ez naiz ikuspegirik neutralena, dena den. Laguna jostailuak garbitu eta gordetzen ari zen bitartean nik ezin bainion eutsi, behin eta berriro, paradisuko gainazal bikaina zipriztin zalapartatsutan leherrarazteari.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mendiluze eta Arzallus, kantuan, gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. ©Marisol Ramirez / Foku

Amets Arzallusek irabazi du azken finalaurrekoa

Olatz Enzunza Mallona

Argitu da zer zortzi bertsolari ariko diren Iruñeko finalean: Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...