Albistea entzun

MIRA

Zaharhegiak

LIGATNE (LETONIA), 2020-08-08.- Dantzariak Ligatneko Nazioarteko Dantza Garaikide Jaialdian. Aurtengo jaialdiaren gaia etorkizuna eta ekologia da. Jaialdiaren barruan, ingurugiro dantzako emanaldiak, dantza garaikidea, inprobisazioa eta gorputzaren eta ingurumenaren ezagutzari loturiko hainbat ikastaro antolatzen dira profesionalentzat eta zaleentzat.
LIGATNE (LETONIA), 2020-08-08.- Dantzariak Ligatneko Nazioarteko Dantza Garaikide Jaialdian. Aurtengo jaialdiaren gaia etorkizuna eta ekologia da. Jaialdiaren barruan, ingurugiro dantzako emanaldiak, dantza garaikidea, inprobisazioa eta gorputzaren eta ingurumenaren ezagutzari loturiko hainbat ikastaro antolatzen dira profesionalentzat eta zaleentzat. EFE / TOMS KALNINS Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko abuztuak 21

3 urterekin zaharregia zen bularra hartzeko.
6 urterekin zaharregia zinen besteen altzoetan lo geratzeko.
12 urterekin zaharregiak ziren kalean, zoruan, itzulipurdika ibiltzeko.
14 urterekin zaharregiak zineten bazkaltzeko makarroiak izateagatik aztoratzeko.
18 urterekin zaharregiak ginen gure norabide profesional distiratsua argi ez izateko.
24 urterekin zaharregia nintzen bikotekide «formal eta egonkorrik» eduki nahi ez izateko.
32 urterekin zaharregia naiz erabaki serioetan hanka sartzeko.
36 urterekin zaharregia izango naiz txikikeriatan behar baina ilusio gehiago jartzeko.
40 urterekin zaharregia izango haiz «bai, horrela?» jantzita kalera ateratzeko.
46 urterekin zaharregiak izango dira bestelako harremanetan sinisteko.
53 urterekin zaharregiak izango gara patinetan irristatzen ikasteko.
62 urterekin zaharregia izango da ezer berriaren irrikan egoteko.
67 urterekin zaharregiak izango zarete txoro-txoro desiratzeko.
70 urterekin zaharregia izango zara erabaki asko hartzeko.
75+ urterekin zaharregiak, denok… izateko.

Orain pentsatu zenbat zaharhegitara eraman zaituzten arrastaka;
zenbat zaharhegitatik bultzatu dituzun zuk ingurukoak,
ezezagunak.

Zenbat gezur zaharrEGIz mozorroturik, bizitza traba inozoz betetzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maite Gartzia, Aizpea Otaegi, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias eta Oier Guillan, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Plaza bat arriskuari

Ainhoa Sarasola

Eztena arte eszenikoen 14. jaialdia ekainaren 5ean hasiko da. Urtero bezala, dramaturgia berrien erakusleiho bilakatuko du Errenteria.

Pedro Salaberri margolaria, artxiboko irudi batean, 2018an. ©Iñaki Porto / Efe

Pedro Salaberri margolariak jasoko du Vianako Printzea saria

Itziar Ugarte Irizar

Naturaren interpretazioan oinarritutako obra piktoriko zabala osatu izana nabarmendu du Nafarroako Kultura Kontseiluak. Arte Talentua Sustatzeko saria, berriz, Sofia Esparza sopranoak jasoko du.

Larraza, Areta, Leitza, Quintana, Goikuria, Skalari, Mendinueta eta Jaka, Beietz taldeko kideak. ©BERRIA

Abiapuntu berriak ospatuz

Yasmine Khris

Beietz talde arbizuarrak bere bigarren diskoa argitaratu du, 'Askatu aingura'. «Jai giroan murgiltzeko» zortzi kantuz osaturiko lana da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...