Albistea entzun

MIRA

Nor bere lekuan

BANGALORE (INDIA), 30-06-2020.- Bi txakur atseden hartzen Bangaloreko okindegi baten alboan, bezeroen arteko distantzia fisikoa mantentzeko markaturiko espaloian etzanda.
BANGALORE (INDIA), 30-06-2020.- Bi txakur atseden hartzen Bangaloreko okindegi baten alboan, bezeroen arteko distantzia fisikoa mantentzeko markaturiko espaloian etzanda. JAGADEESH NV / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko uztailak 3

«Denborak nor bere lekuan jartzen du».

Esaera inozoa da. Beti iruditu zait seko inozoa.

Ez da denbora, geu jartzen gara marraztu diguten tokian... ondo arduratzen dira hori erakusten. Denborak, asko jota, murriztu egiten du marren arteko hutsunea, minutuz minutu.

Bitxiena da azkenerako mugak ere ez dituzula ikusten, sinetsita zaudela haietara heltzean buelta borondatez hartzen duzula; espazioa horixe dela irensten duzu, murtxikatu gabe: zedarritu dizuten zoko horixe.

Gainera, barkatuko didazu, baina intentzio txarra honetan ere nabari da: ez da mugimendu goxo, malguak onartzen dizkizun lekua... ez. Laukia da eta zuzena; ukituz gero odolustuko zarela ohartarazteko bezain zorrotza.

«Denborak nor bere lekuan jartzen du».

Ez dut esaldi zuriagorik, gezurtiagorik ezagutzen.

Nor bere lekuan jartzen badu... aurrez erabakita zegoen seinale.

Nork, baina?

«Denborak nor bere lekuan harrapatzen du».

Hala behar luke esaldiak. Baina ez da hain biribila. Ez da distiratsua. Zaila da zoko lauki honetatik biribil mintzatzea.

Etsigarriena? Ohartzea ikara gutxiago ematen digula leku zulatzailean eroso etzateak, besterik imajinatzen denbora emateak baino.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Myriam Miranda, Igor Muniategi, Amaia Ozerin eta Maite Bidarte, atzo, Landako guneko areto nagusian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bidea urratzeko lanabesak

Andoni Imaz

Sortzaileei euren jardunean laguntzeko zenbait tresna azaldu dituzte mahai inguru batean: egile eskubideei, kontratazioari eta zabalkundeari buruzko argibideak eman dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.