Albistea entzun

MIRA

Oinarrizko argibideak

KORDOBA. 2020/07/06. Kordobako arte eszenikoen kolektiboko pailazo bat, maskararekin, zuzeneko kulturaren garrantzia herritarren artean aldarrikatzeko hiriko kaleetan egindako ekitaldi batean.
KORDOBA. 2020/07/06. Kordobako arte eszenikoen kolektiboko pailazo bat, maskararekin, zuzeneko kulturaren garrantzia herritarren artean aldarrikatzeko hiriko kaleetan egindako ekitaldi batean. RAFA ALCALDE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko uztailak 10

Sorkuntzan endredaturik, barreen peskizan edota gorputzarekin bestelako xelebrekeriak egiten zabiltzatenontzat:

1. Gorputzak ahalik eta urrutien kokatu: bata bestearengandik, eta, ahal bada, espazio fisikotik ere bai. Laburbilduz, erabili plataforma birtualak. Ikusiak izan gabe begiratzea gustatzen zaigu, atzamarrak irristatzea, beti gainazal bikain berbera ferekatuz. Izerdiak, zimurrek, ñabardurek enbarazurik egin gabe.

2. Hitz egiteko asmorik baduzue, ahoa babesteko material gardenak hobesten dira. Isilean, letra guztiak zuekin batera ahoskatzea gustatzen zaigu, ahal bada segundo batzuk lehenago. Gure ahoez arreta handiz biribiltzen ditugunekin bat ez badatoz esan behar dituzuen hitzak, arren, aldatu itzazue. Guztion erosotasunerako izango da.

3. Saiotik saiora izan ohi dituzuen elkarrizketetan, ekoiztu eta kontsumitu bezalako adierak han-hemenka tartekatzea gomendatzen da; behartu samarra irudi lezake, baina, ohartzerako, natural-natural botako dituzue, egin kasu.

4. Punttu gorrizta onargarria da, baina neurria eskatzen dugu. Sudur gorria erabili zaleak zaretenok: jarri elastikoa, urrunegi joateko tentazioak saihesteko. Ez gaitzala gutxi batzuen axolagabekeriak gehiengo normalok barrezurtz utzi.

Ondo pasa!

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Kokein taldeak 'Atomika' diskoa aurkeztuko du bihar, zuzenean, Ahotsenean. ©Galder Izagirre

Bihar, kontzertu atomikoak 'Uda betea'-n

Berria

Etenik gabe, goizeko 11:00etatik gauera, liburuak eta diskoak bata bestearen atzetik aurkeztuko dituzte Ahotsenean.

Oier Guillan, Agurtzane Solaberrieta eta Haritz Azurmendi ©Jakin

Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak

Isabel Jaurena

'Artxibo biluzia' saritu dute, Torrealdairen artxiboen lapurreta abiapuntu duen proiektua.

Martxan da Durangoko 57. Azoka

Aurten bai: ohiko irudiak ikusi dira Durangoko Azokaren lehen egunean

Paulo Ostolaza

Goizean ireki ditu ateak Landako guneak, eta ikasleak izan dira protagonista han. Arratsaldean egin dute irekiera ekitaldia, Barrexerka antzerki taldearen eskutik.

Langileak Durangoko Landako guneko salamahaietako bat prestatzen, atzo. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eztanda baten esperantzan

Iñigo Astiz

Gaur hasiko da Durangoko 57. Azoka, eta, azken bi urteetako gorabeheren ondoren, pandemia aurreko itxura berreskuratzeko erronka izango du aurrez aurre igandera bitarte. Musikaren euskarri fisikoen krisiak eta prezioen igoerak eragindako ziurgabetasunari ere erantzun beharko dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.