MIRA

Tentsioa

ORMUZKO ITSASARTEA, IRAN. 2020-07-26. Satelite bidezko irudi batek Irango hegazkin ontzi zaharberritua erakusten du. Antza, lehenago ere erabili zuten, 2015eko Irango ontzi-gerra sumulazioetan, AEBetako itu bat balitz bezala. Irango txalupa bat ikusi daiteke ziztu bizian hurbiltzen, jatorrizko portutik (Bander Abbas) 50 kilometrora gutxi gorabehera, Ormuzko itsasarteko kokapen berri baterantz, uztailaren 26an. Uztailaren 27an argitaratutako satelite bidezko irudiek erakusten dute nola Iranek simulaziozko hegazkin ontzi bat lekualdatu duen Ormuzko itsasarte estrategikora, Teheran eta AEBak tentsio betean dauden unean.
ORMUZKO ITSASARTEA, IRAN. 2020-07-26. Satelite bidezko irudi batek Irango hegazkin ontzi zaharberritua erakusten du. Antza, lehenago ere erabili zuten, 2015eko Irango ontzi-gerra sumulazioetan, AEBetako itu bat balitz bezala. Irango txalupa bat ikusi daiteke ziztu bizian hurbiltzen, jatorrizko portutik (Bander Abbas) 50 kilometrora gutxi gorabehera, Ormuzko itsasarteko kokapen berri baterantz, uztailaren 26an. Uztailaren 27an argitaratutako satelite bidezko irudiek erakusten dute nola Iranek simulaziozko hegazkin ontzi bat lekualdatu duen Ormuzko itsasarte estrategikora, Teheran eta AEBak tentsio betean dauden unean. MAXAR TECHNOLOGIES HANDOUT / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko uztailak 31

Aldez aurretik, fisikaren inguruko nire ezagutza mugatua dela esatea ere lotsagabe samarra litzatekeela argitu nahi nuke. Hau esanik, tentsioa zer den ulertzen saiatzera noa:

Tentsioa edo tenka bi gorputzen artean sortzen den indarra da. Horretarako, bien artean soka batek behar du egon, edo gisako lotura sendoak. A! Eta norabide baterako trakzioak, ez nadin ahaztu. Adi hemen! Trakzioa esan baitut, ez atrakzioa, erakarpenak ez omen du honekin guztiarekin zer ikusirik... Ez dut erabat argi ikusten puntu hau, baina tira, beste baterako utziko dugu eztabaida hori.

Gorputz bat geldirik egonagatik, nahikoa da besteak mugimendua izatea tenka egon dadin. Egoera honetan, gorputz bakoitzaren azelerazioa —nik ezin dut hau bulkada gisa ulertzea saihestu— ezberdina izango da, baina tentsioa bat eta bera da bientzat.

Kontua da, baina, batzuetan soka ez dagoela agerian. Azalera nare baten azpian ezkutatzen dela —azken hau ez da fisikaren ezaugarri bat, noski, barkatuko didazue atrebentzia—. Tentsioa, sarri, ikusi baino gehiago, sumatu egiten den zerbait dela iruditzen zait niri... gorputz batek zirkinik egin arte, behintzat. Hau da: mugimenduarekin baieztatzen duela begiak lehenago susmo hutsa zen tentsio horixe.

Nire uste guztien kontra, gainera, jakin berri dut tentsioa ez dela gorputz bat bestearengana hurbiltzean sortzen... urruntzean baino. Noraezean uzten du bat horrek. Norantz jo tentsioa lasaitu nahi denean, orduan? Agian batzuetan ez dago geldirik egon beste erremediorik...

Beste kontu labain samar bat: sarri gorputzek ez dute tenka desagertzea nahi. Tentsioekin jolastea tentagarria da. Noraino tira korda ikusezin horri, noraino utzi joaten... Larritasun horren menpeko bihurtzea ere gerta liteke, hala egotera kateatzea: beti tenk.

Barkatu, beste behin. Ez ote naiz tenka laxatu nahian gehiegi korapilatu...

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna