Albistea entzun

MIRA

Zain

PARIS (FRANTZIA), 2020-09-01.- Gizon bat, maskara soinean, Arch of La Defense paretik doa oinez, Paris kanpoaldeko negozio distrituan. Ikasturtearen hasierarako eta lanera bueltatzeko astea da hau, udako oporren ondoren. COVID-19aren agerpen berrien ondorioz, osasun protokolo zorrotzak indartu dituzte kalean, eskoletan eta lantokietan —Parisen bereziki—, eta maskararen erabilpena derrigorrezkoa egin.
PARIS (FRANTZIA), 2020-09-01.- Gizon bat, maskara soinean, Arch of La Defense paretik doa oinez, Paris kanpoaldeko negozio distrituan. Ikasturtearen hasierarako eta lanera bueltatzeko astea da hau, udako oporren ondoren. COVID-19aren agerpen berrien ondorioz, osasun protokolo zorrotzak indartu dituzte kalean, eskoletan eta lantokietan —Parisen bereziki—, eta maskararen erabilpena derrigorrezkoa egin. IAN LANGSDON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko irailak 4

Zenbat modu ezagutzen dituzu aiduru egoteko?

Batzuek lekuan zain geratzea hautatzen dute, erroak lur azpitik harago iltzatuz, ezin geldiago.

Beste hainbatek «zerbait» egiten du bitartean, etengabe, espero duen horixe despistatu nahi balu bezala... edo bere burua. Hala eraikitzen omen da egonarria.

Badira nazkatu arte errepikatu dizkiguten pazientziaren bertuteei muzin egin eta gainetik hegan pasatzen direnak ere, lauso eta ero, ohartu gabe igurikatzen zuten horretan baino gehiago gurarian bertan zegoela irrika guztia.

Aiduru egoteak badu etsigarritik. Desesperantza guztiok sufritu dugu inoiz. Zer esanik ez zeren itxaroan zauden ez dakizunean.

Ez al duzu sekula dei mamu bat espero izan, esaldi bat zure bizitza astinduko duena? Zenbat aldiz egon zara ikasturte, kanpai-hots, albiste, elkarrizketa, furgoneta horren itxaroan bide berriak urratzeko giltza izango delakoan?

Oporren igurika bizi dira gure egutegiak ere, beharrean hasterako falta diren egunak zirrimarratuz. Zertarako lan egiten dugun ez ahazteko. Hiruzpalau asteko opor biribilei urte osoko egunerokoari zentzua eman diezaioten exijituz.

Dorreetan hasperenezko esperoetan lokartzen ohitu gara, mundu kitzikagarri batera noiz, zerk, nork eramango. Barneko hutsa bikainki beteko digun zera berezi horren aiduru... Eta zigarroak pizten ikasi genuen, tragoei eskuetan tinko eusten zain geundela nabaritu ez zedin. Telefonoak etorri ziren gero, guztiok itxarote kamutsetan bizi ginela agerian uztearekin batera disimulatze orokorra egonkortu zutenak. Zain egoteko, izateko trikimailuak irakatsi dizkigute... baina helduleku gutxi esperoen espiraletan erori gabe bizitzen asmatzeko.

Guztiok gaude udazken honek ekarriko digunaren zain. Eta nago etsai komunaren funtzioa betetzen ez ote duen itxarote masiboak ere... are gehiago espero beharrekoari usainik hartzen ez diogunean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Kasik salbaiki egin dugu disko hau, dena batera»

Ainize Madariaga Ziburu

Zubeldiak idatzitako olerki sorta bat eta Matthysek bidean zituen doinu batzuk dira Lumi bikotearen 'Bezperen dirdira' diskoaren abiapuntua. Inoiz baino batuago aritu direla diote.
Melissa Aldana saxofoi jotzaile txiletarrak gaur gauean emango du kontzertu bat. ©GETXOKO JAZZALDIA

Melissa Aldana saxofonistak abiatuko du Getxoko 45. Jazzaldia

Andoni Imaz

Gaur hasi eta igandera arte, nazioarteko jazzaren izen handiak ariko dira Muxikebarri antzokian. Doako kontzertuak egingo dituzte egunero kalean, eta Amaiak hondartzan joko du larunbatean
Itxaro Borda izango da omenduetako bat Literaturazale Feministen Topaketetan. ©JON URBE / FOKU

Literaturazale feministak, elkartuta

Jone Bastida Alzuru

Sareinak taldeak antolatuta, Literaturazale Feministen Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean Gasteizen
Txillida Leku museoaren kanpoaldean eta Zabalaga baserriaren barrualdean jarri dituzte Joan Miro artistaren lanak. ©JON URBE / FOKU

Miroren munduan barrena

Jone Bastida Alzuru

Joan Miroren artelanekin osatutako erakusketa ikusgai dago Txillida Leku museoan, azaroaren 1era bitarte: 'Miro Zabalagan'. Txillidarekin zuen harremana nabarmendu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.