Albistea entzun

MIRA

Pendulua

2021-08-02, Donostia. Barrakak.
2021-08-02, Donostia. Barrakak. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Paul Beitia Ariznabarreta -

2021eko abuztuak 6

Abuztuarekin erabat eraldatzen da kostaldeko herrien itxura: jendetza dabil kaleetan, goraino daude tabernetako terrazak, ordubetea autoan bueltaka ibili gabe ez da aparkatzerik. Bekokitik izerdi hotza xukatu eta eskuak igurzten dituzte batzuek: pandemia txatxu honek turismo kontuak ere bete-betean jo ditu eta, eskerrak!, azkenean badirudi kontua lasaitu dela, ospitaleak beteta egoteak ez baitu horrenbeste ardura hotelak eta tabernak beteta dauden bitartean.

Abuztua badator eta jolas-parke kolosal bihurtzen dira parajeok: jendea samaldan dator entretenimendurik entretenigarrienaren bila, mokoka eta interes gehiegirik gabe bisitatzen dituzte atrakzioak. Argazkian, horixe, jolas-parke bat, pendulu bat.

Pendulua gora doa. Han goitik itsasoa ikusten da eder, hiriak distira egiten du. Jakinekoa da turismoak dirua dakarrela: zenbat ahok jango ote dute inguruotan ostalaritzan eragiten duen gorakadari esker, zenbat jendek aterako ote ditu sos batzuk hilabete baterako etxea alokatuta, zenbat eskuk egingo ote dute lan. Eta hori da onena, diote, dakarren dirua ez dela jabeentzat eta enpresarientzat soilik, lana ematen duela turismoak, berriki adierazi dute lan-merkatua pandemia aurreko egoerara itzultzen ari dela, eta nork ez du lana nahi garai petral hauetan.

Baina pendulua ezinbestean doa behera: maiatzetik hona egindako lan-kontratuen % 92 da aldi baterakoa eta beste zenbat ari ote da kontraturik gabe; hainbat dira abuztua iritsita beren etxe-jabeek etxetik aldi baterako botatzen dituztenak, besteren bati alokatuta gehiago irabaz dezaketelako; oporrak ere ez ote dira klasearen araberakoak, gutako askok urte guztia ikasten igaro ondoren udan lan egin behar dugu-eta.

Klase jabedunak bere interesak proiektatzen ditu gizarte osoaren interes gisa. Baina diskurtso hori bere kasa ari da erortzen, pendulua lurrera nola.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU
Eduardo Txillidaren katalogo arrazoituaren azken zenbakiaren aurkezpena, atzo, Txillida Lekun. ©JON URBE / FOKU

Txillidaren katalogo arrazoituaren azken liburukia argitaratu dute

Itziar Ugarte Irizar

Laugarren liburukia da, eta artistaren mendeurrenaren testuinguruan eman dute argitara; hamar urtetik gorako lanari amaiera eman diote hala
Janet Leigh aktorea oihuka, After Hitchcockek zuzendutako <em>Psycho</em> (1960) filmeko eszena gogoangarrian. ©BERRIA
Fito Rodriguez, Arantzazu Martinez eta Bernard J. Mathiuet <em>Lehenbiziko harria</em> eleberriaren aurkezpenean, Donostian. ©GORKA RUBIO/ FOKU

Beldurrak uxatzeko eleberria

Miren Mujika Telleria

Bernhard J. Mathiuet idazlearen 'Lehenbiziko harria' nobela euskaratu du Arantzazu Martinezek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...