Irudia. Altsasu

Jende oldea Sakanan, AHTaren kontra

2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Astebetean bigarrenez, manifestazio jendetsu bat hartu dute Altsasuko karrikek (Nafarroa). Atzo, abiadura handiko trenaren aurka bildu ziren milaka lagun —6.000, antolatzaileen arabera—, Sakana Trenaren Alde taldeak deituta. Antolatzaileen izenean, Idoia Alkortak «kezka» adierazi zuen AHTak eraginen duen «txikizioarekin», eta bi eskaera egin zizkien Madrilgo nahiz Iruñeko gobernuei: batetik, Nafarroan martxan diren lanak gelditzea eta egungo trenbidea hobetzeko aukerei buruzko azterketa «sakon eta objektibo» bat egitea; bestetik, txosten hori ikusgai jartzea eta horren inguruko kontsulta egitea ere proposatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.