Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Hitzak

Andoni Egaña -

2023ko urtarrilak 29

Atzo berripaper honen azken orrian Fernando Moreles urduñar fotokazetariari egindako elkarrizketa zetorren. Ideia honek eman zidan atentzioa: «Irudiak badu hori oraindik: ikusten duzun hori dela existitzen dena. Hori ere ari dira zalantzan jartzen, baina fotokazetaritzak eusten dio horri oraindik: argazkia zerbait erreala da. Testuarekin, berriz, jada ez da hori gertatzen. Hitzek ez dute errealaren zigilu hori».

Argazkiei edo irudiei dagokienez, asmatu zuten hitz bat argazkia edo irudia trukatua denean, —zerbait kendu, erantsi edo aldatu zaiolako erreala ez denean— erabiltzen dena: fotomontajea. Hitz hori entzun orduko dakigu zertaz ari garen...

Nago, hitzek hainbesteko zalantza sortzen duten garaiotan, hitzei buruzko tankera horretako esamolderen bat asmatu beharko genukeela. «Kulturaren etorkizuna elkarrekiko enpatia erakutsiz sortzen diren sinergiak baliatu eta elkarlanean aurrera egitean datza» entzuten dugun unean, mihi-punttan behar genuke hitz bat hitzmontaje baten aurrean gaudela salatzeko balioko diguna. Itsaslabar baten paisaiaren erdi-erdian arrautza frijitu erraldoi bat sartzeak adinako kriki-kraka eragin behar ligukete horrelako hitz-sortek. Nola deituko diegu errealitatetik urruntzen gaituzten hitz horiei?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.