andoni egana
HITZ ETZANAK

Noiz?

2022ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Irunen genbiltzan, bertso saio batera joanda. Bertan bizi den adiskide batekin egin genuen topo. Apaiza. Gure presentziaren arrazoia azaldu genion: «Jaialdi bat dugu. Bostehun urte dira Elkanok munduari bira eman zionetik, eta …» Baietz egin zigun, buruaz. Ezagutza handia duenak egiten duen gisan, zerrenda bota zigun segidan: «Bostehun urte Elkanorenetik. Bostehun Amaiurgoaz. San Martzialekoaz ere bai. Eta bostehun urte aurten, San Ignazio konbertitu zela».

Konturatu nintzen munduari bira emateko, edo bataila bat edo bestea burutzeko data zehatza izatea normala dela. Baina konbersiorako? Kasu bera da, akaso. Konbertitu ere une jakin batean egiten da, noski. Bazoaz alde baterantz, eta une jakin batean, buelta hartu, eta besterantz jotzen duzu. Jakin-mina piztu zitzaidan, eta galdera egin nion: «Zenbat urterekin konbertitu zen San Ignazio?». Begiak gorantz bildu zituen, egin zituen kalkuluak, eta zehatz erantzun zidan: «Hogeita hamaika urterekin».

Ariketa polita iruditu zitzaidan bizitzako konbertsiorik larrienak ze adinetan burutu izan ditugun zehazte hori. Horretan ere maiz engainatzen baitugu geure burua. Prozesu bat izan zen, apurka garatuz joan zena, ez daukat data zehatzik ematerik… Ez, ez. Bota urtea, zapla!, bestela ez gara inora iritsiko eta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.