andoni egana
HITZ ETZANAK

Orrialdeak

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pilaketak eragin dizu itolarria. Tamalez, hainbesteko pilaketarik ez denean ez dizute erraiek halako atximurkarik egiten. Baina gaur hala tokatu da. Sekulako pilaketa Mundua-ri begira jarri zarenean.

Hamahirugarren orrialdea da, baina ez zara sineskerietan jausten diren horietakoa. Beste edozein izan zitekeen. Ohartu zara hildakoz betea datorrela orrialdea. Damaskokoa da lehen albistea:«Gutxienez 73 lagun hil dira Siriako kostaldean itota». Ondo-ondoan, Kabuldik datorrena: «Afganistanen zazpi hildako eragin ditu atentatu batek». Eta behealdean Irango berri: «Irango azken protestetan hildakoak gutxienez 50 direla salatu dute».

Orrialdeak gainezka egin dizu. Mundua ez da txoko atsegina borobila denean, baina laukizuzen bihurtzean okerrera ere egin dezake. Mundutik alde egin duzu Euskal Herrira. Ziurrago sentitzen zara zeure txokoan, hamahirugarrenean baino laugarren orrialdean. Eta han,Espainiako Poliziak trantsizioan eragindako indarkeria aztertu duen David Ballester historialariaren hitzak: «Zazpi urtez, hamazortzi egunean behin herritar bat hil zen Poliziaren gehiegikeriaren ondorioz». Zifrak buruan bueltaka, publizitatean entretenitzera jo duzu, kiroletan ere, gaur, istripu baten berri emango dizuten beldurrez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.