andoni egana
HITZ ETZANAK

Elgorria

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
España es una enfermedad, Maximiano» bota zion Jon Sarasuak Palentzian jaiotako katedradun kanariar bati, eztabaidan ari ginela Espainiaren batasun santua zela eta ez zela pelma jarri zen unean.

Asmatu zuen. Azken boladan behintzat, elgorria madrildarrek kutsatzen digutela dirudi. Aurten zazpi kasu diagnostikatu ditu Osakidetzak. Eta itxura denez, ez da gu hara joaten garelako, haiek etortzen direlako baizik. Orain hilabete, Astigarragako sagardotegi batean otordua egin zuten 250 laguni abisua pasatu behar izan zieten ibiltzeko erne, egon zitezkeela kutsatuta, otordukide izan zutela elgorriak jotako madrildar bat. Azken kasua ere donostiar batena da, zeina harremanean egon zen hona etorritako elgorridun madrildar batekin…

Ez da berria birusen bidez lurralde berriak irabaztearen hori. Baztangaren birusa Europatik Ameriketara eraman zutelarik, defentsarik gabeko azteka, inka eta maputxe asko eta asko hil ziren kutsaturik, eta errazago menperatu zituzten espainiar joan berriek. Baztanga. Joan den berrogei urtean munduan ezkutarazi duten birusa. Errusia eta Estatu Batuetako zentro banatan izan ezik. Izoztuta dauzkate han. Badaezpada segur aski. Estatuek eta gaixotasunek harreman handia duten froga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.