Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Non hago?

Andoni Egaña -

2022ko uztailak 3

Sekulako grazia egiten dit. Hedabideak tartean sartzen dira, eta festaren izpiritua bera hondoratzen dute. Esaterako, jaietan antolaturiko portutik lehorrerako pirataldietan. Hondartzara iritsi berriari galdera geza kazetariak: «Zer moduz etorri zarete zeuek egindako baltsan?». Erantzuna are gezagoa: «Superondo. Hunkituta nago». «Eta orain, zer egiteko asmoa duzu?». «Etxera deitu dut iritsi garela esateko, eta orain festarekin segiko dugu!». Piratatasuna oso dudan jartzen dut horrelakoetan. Badakit jendarte honen joera ororen berri ematearen aldekoa dela, baina piratarena egitera irten eta etxera deitu?

Pirata ez-pirata baino okerragoa da, ordea, polizia ez-polizia. Maria Dosil-Santamaria Hezkuntza arloko ikertzaileari berripaper honek egindako elkarrizketan irakurri ahal izan genuen atzo: «Sarri nerabeek geolokalizazioa eskatzen diete bikotekideei». Horixe baino ez genuen behar! Utzi poliziari polizia lanak egiten! Gauza itsusiagorik!

Itsusiak ere beti duela ederretik zerbait, eta kasu honetan hizkuntza zaigu lagungarri. Izenburu polita sortu dute, —hitz-hotsen errepikapenarengatik soilik bada ere— nerabeentzako narrazio liburu baterako: «Bikotekide geolokalizatua». Cándido Conde Pumpidok baino ez dio irabazten sonoritatean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...