andoni egana
HITZ ETZANAK

Frontoian

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Aspaldi gertatu zen eta urruti. 1988 aldera eta Estatu Batuetan. Iritsi ziren honaino ere berriak, greba egin zuten pilotari haiek euskaldunak baitziren. Ospatu genuen beraien adorea; sentitu beraien amorrazioa; min eman zigun beraien ezinak... Baina aspaldi izan zen. Eta urruti.

Frontoia espazio kuttuna dut. Bertsolari zaharren argazki askotan ikusiko duzu atzealdean ezkerpareta, frontoiak zuri zirelarik pilota-maluta beltzez ñabartuak. Ezkerparetan haziak gara gu ere. Ezkerpareta: arazo baina aldi berean erreferentzia. Pilota jokotik abiatuta aspaldi idatzi zuen Jon Sarasuak bizitzarako balia daitekeen metafora hura: ezkerra tentua; eskuina tantua.

Aspaldi eta urrutikoa oraingo eta bertako bihurtu zaigu. Baiko enpresarekin ari diren pilotari gehienek greba egingo dutela iragarri dute. ETBren temari esker etxeko, sukaldeko, ditugu pilotariok. «Ez zagok eskubiderik pilotari gazteak horrela trata ditzaten», bota zidan lehengoan aitona edadetu batek. Fio naiz bere esanaz. Enpresako zuzendariaren hitzak entzun ditugu inongo tenturik gabe tantua bereganatu nahian: «Guk ez dugu inor kaleratu. Eskaintzak egin dizkiegu, ez dituzte onartu... eta kitto». «Demonio ñakua!» pentsatu nuen, irainberritzen hasirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.