Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Altxorra

Andoni Egaña -

2021eko irailak 12

Mangazaleak oso dira mangazale. Gai dira gainerakoei huskeriak iruditzen zaizkigun kontuei buruzko eztabaida luzeak ehuntzeko. Eta eztabaida horietako bat da ea kate autonomiko bakoitza noiz hasi zen Dragon ball emititzen.

1989. urteko udaberrian sortu zen FORTA, Autonomietako Irrati-telebista Erakundeen Federazioa. Hark erosi zituen emisio-eskubideak. Eta eztabaida datza Dragon ball marrazki bizidunen seriea emititzeari ze autonomia-katek ekin zion lehenengo jakitean. Bola mordoxka bat ez ezik, bonba handi bat ere zeukaten esku artean, eta denbora joan eta gero, interesgarria da nonbait zehaztea nor ohartu zen zeukan altxorraz estreina, eta nor izan zen azkenputz. ETB azti ibili zen oso. 1989ko udazkenean ekin zion Dragoi bola emititzeari. Telemadrid, TV3 eta galiziarren telebistak gerora ekin zioten. Zerbaitetan behar genuen lehenengo!

Xeberri zendu berri da. Berak kantatu zituen, Gontzal Mendibilekin batera, Kapitalismoak eta Bagare. Berak kantatu zuen Dragoi bola-ko sarrera kantua ere. Hamairu-hamalau urte baino ez kantu batzuk eta bestearen artean. Baina euskaldunon bizialdi oso bat harrapatu du. Laurogeitaka urte dauzkatenak aritzen ziren «Kapitalismoak dakarren…» kantatuz. Hogeitagutxikoek badakite «Goazen lagunok!».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.