andoni egana
HITZ ETZANAK

Bitartean

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Zenbat urte dauzkate, laurogeita gutxi? Laurogeita asko? Zenbat urtean segi zuten dantza taldean? Laurek batera utzi zioten dantza egiteari? Ezkondu al ziren? ETAren sorrerak igurtzi al zituen? Auzoren batean bizi ziren ala erdigunean? Kotizatu al dute etxetik kanpo egindako lanarengatik? Izan al dute familiarik? Zinemaldira joan zaleak izan al dira? Zein izan dute filmetan kuttunen? Nolakoa zen duela hirurogeita hamar urteko Donostia? Euskaraz bizi izan al dira? Harremanari eutsi diote ordutik gaurdaino? Ez al dute zaputzaldirik izan? Zein izan zen arrazoia? Bakarrik bizi al da inor gaur egun? Norbait bizi da egoitzaren batean? Nork du txakurra eta nork ez? Nolakoa iruditzen zaie egungo Donostia? Eta Euskal Herria? Etxeko lana behar bezala eskertu al zaie? Mundua ondo al doa? Zer iruditzen zaizkie oraingo gazteak? Teknologia berrietan trebatu dira? Merezi izan du?...

70. Donostiako Zinemaldiaren hasiera ekitaldiko izarrak beraiek izan dira. Milagros, Marivi, María eta Mila. Duela 69 urte Goizaldi dantza taldeko partaide zirela lehen Zinemaldiandantzan parte hartu zuten emakume berak azaldu dira berriz oholtzara, edadeko, xarmant, eder.

Bi oholtzaratzeen artean gertatu zaienaren laurdenaren laurdena jakinda ere, beste film bat ia burutua legoke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.