Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Kontatu

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 12

Bigarren eta hirugarren orrialdeetan, Nafarroako VII. Inkesta soziolinguistikoari buruzko datuak eta zifrak. Ion Orzaizek bere analisian aipatzen du alderdi nafarren munizio politiko kutunenetakoak direla txosten eta inkesta soziolinguistikoak, «datuei nondik begiratzen zaien, edozertarako balio dutelako».

Laugarren orrialdean, berriz, Gasteizen, Montehermoso jauregian egiten ari diren «Eragiteko janzten» jardunaldien albistea. Esperientziak trukatu eta hirian euskara erabiltzeko ekosistema propio bat sortzearen garrantziaz ari dira. Hemen ere datuak eta zifrak.

Batzuen munizioa eta besteen Montehermoson janztea gurutzatu zaizkit garunean. Eta irudikatu dut institutu irakasle bat Historia bere modura azalduz. Nola José Bonapartek Montehermosoko markesa, Tolosan jaioa, maitale zuen; nola Madrildik Frantziarantz ihes zihoala, Montehermoson geratu zen; nola kontatzen den, ingelesen aurkako Gasteizko bataila hura galdu zuela, berandu iritsi zelako; nola mihi gaiztoek dioten, larrutan harrapatu zuela driskak, eta berandu iritsi zela, prakak janzten asmatzen ez zuelako. Eta irakasleak txorkatiletan prakak katigatu zaizkionaren ibilera imitatuko luke... Zenbatzetik kontatzera pasatzen garenean hartzen du euskarak indarra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.