andoni egana
HITZ ETZANAK

Pelmak

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Gaiztoa izatea okerragoa da baina gutxiago irauten du; hitzekoa ez izatea okerragoa da, baina norbera konturatzen da bekatuaz; okerragoa da lapurra izatea, baina emaitzak hain begibistakoak direnez, zigorraren beldurrez bizi dira lapurrak. Pelma izateaz ari naiz. Gaiztoa baino iraunkorragoa da denboran, hitza jaten duena baino inkotzienteagoa eta arriskutsuagoa, eta behin eta berriz denbora-lapurretan aritzeko gai. Pelma beti da pelma. Gaiztoak, esaterako, izaten ditu bere gora-beherak. Pelmak ez. Ez dut bakar bat ere ezagutu, pelma izan, eta izateari utzi dionik.

Orain, lege berri batek alderdi politikoei beste bide bat erraztu die pelmada eman dezaten. Posta elektronikoz edo sakelako telefonoz eztarriko zuloraino iritsiko zaizkigu hauteskunde kanpaina garaian. Eta behin sarbidea lorturik, auskalo zer ez duten jakingo gutariko bakoitzaz, eta batek daki gure datuak nola eta zertarako erabili ahal izango dituzten.

Gutariko bakoitzaren ezkutatu nahia ulertzen dut. Haien erakutsi nahia, ez. «Erakusteko baino ezkutatzeko hobea huen hori!» esamoldea aspaldi entzun nuen estreinakoz. Alderdi politikoek, ordea, hain jartzen dira pelma, ezkutatzekoa zena eregaizto jokatzea, hitza jatea, lapurretan aritzea nahiago izaten duteerakutsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.