andoni egana
HITZ ETZANAK

Arkeria

2019ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Alfa arra bera dela erakusteko egingo du batek; alfa arra bera izan daitekeela frogatzeko besteak; beste batek, kuadrillara azkena heldu arren oso ongi txertatu dela demostratzeko, eta beste batek, baldarpotro imitatzaile hutsa delako, besterik gabe...

Piropoei buruzko berriketaldia sortu zitzaigun duela gutxi lagun kuadrillatxo batean. Bazen piropoa, kontu hutsala eta min handirik eman ez dezakeena delako, barkagarritzat ikusten zuenik, eta Euskal Herriko ohitura baino gehiago Espainiako hegoaldekotzat jotzen zuenik ere bai. Bazen egoki esanak eta trakets esanak bereizten zituenik, eta bazen zioenik ere piropoena ez dela egungo kontua eta orain sare sozialetan mugitzen direla artea eta narraskeria. Pribatu-publiko espazioen nahasketan datza niretzat gakoa. Piropoa beti da hitz edo esaldi bat zentzurik izatekotan pribatuan lukeena, baina ozen eta espazio publikoa nahieran okupatuz gauzatzen dena. Ez dut pribatu-publiko bereizten dena nirea delako. Emakume bati hitzez erasoz, ar baten helburu nagusia da ez emakume horrek aditzea, bere inguruko arrek entzun dezaten baizik...

Muturraren muturreraino eraman zuten joera sanferminetako ar taldekoek. Ar azaldu nahi zuten lagun arren aurrean. Jabe. Ostiralez poza. Daudela ar harrek jan arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.