andoni egana
HITZ ETZANAK

B aldea

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Ez dakit egia den edo asmazio hutsa. Ez dut pasadizoa protagonisten ahotan entzun, eta horrexegatik sortzen zait zalantza. Nolanahi ere, egia bada, gure egia da, eta, gezurra bada, gure gezurra, gure euskal mundu honetan nor diren bi pertsona baitira protagonista.

Jose Luis Korta Orioko traineruaren entrenatzaile zen bolada haietako batean Benito Lertxundi han izaten zen entrenamenduei begira, zale zintzo, fin-fin. Bien arteko berriketaldi batean zertan dabilen galdetu dio Kortak Benitori, eta honek disko bat prestatzen ari zela, grabatzen hasi aurretik utziko ziola CD bat bere iritzia jakiteko. Utzi dio CDa. Handik egun batzuetara berriz egin dute topo eta kantariak kirolariari: «Zer, Jose Luis, entzun al duk? Gustatu al zaik?». Eta Kortak, kasete eta biniloetara ohitua ordura artean, leial erantzun zion: «Bai. Entzutea lortu dudan aldea asko gustatu zaidak. Baina bestea… eginahalak eginarren ez diat entzuterik lortu».

Egia itxura tamainan duen pasadizo hori etortzen zait burura klima larrialdia dela-eta manifestazioetan txartelek diotena ikustean: «Ez dago B planetarik». Eta hori bai egia borobila dela. Gazteak ohartu dira. Gaitz erdi. Gure belaunaldikoak ohituak geunden alde bat bukatzean buelta eman eta bestea jartzen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.