andoni egana
HITZ ETZANAK

Garena

2018ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Igandetako arropak izan zituen belaunaldi hartakoa naiz ni. Arropa batzuk baziren astegun buruzurian jantzi ezinekoak, igande eta jaiegunetarako gorde beharrekoak. Badut adiskide bat mundua gehien horretan aldatu dela dioena. Lehen, lanegunetan arropa zarpaila erabiltzen omen zen eta jaiegunetan dotorea; orain, lantegira dotore-dotore joaten den asko omen da,jaiegunetan zarpail ez, baina axolarik ez balio bezala janzten dena.

San Tomas egunean begira-begira egon naiz. Egun jakinetan eta denok batera festa egiteko joera handituz doa. Festa hau indartzen ari da usadio handirik izan ez duen herrietan, eta usadioa izan duenetan, gainezka egiten. Eta baserritar janzkerari begira ipiniz gero, begi-bistakoa da, gizonezkoetan ez hainbeste, baina emakumezkoetan alde handia sumatzen dela garai batekiko. Erosi edo etxeko jostunak mimoz eginak, soineko, zapi eta amantal koloretsu eta bat datozenak soinean dituztela ikusiko ditugu, zein baino zein pertxentago, hilabete gutxiko haurrak nola amonak. Askori amorrazioa ematen dio, baina orain niri ia ilusioa ere egiten dit nerabe-jende janzkerarekiko axolagabea ikusteak...

Errepresentazioaren gizartean bizi gara. Baina askotan, izan ginena azaltzen hasi eta garena baino ez dugu erakusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.