andoni egana
HITZ ETZANAK

Larri

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Niri askotan gertatzen zaidana askori gertatuko zaio. Ari zara hedabideren batean elkarrizketa edo tertuliaren bat entzun edo irakurtzen, eta esaldi bat iritsiko zaizu, borobil botea, zalantza arrastorik gabe jaurtia. Esaterako: «Europak eskuin muturrera joko du erabat datozen bi hamarkadatan». Eta zu geratzen zara pentsatuz zuk ez dakizula eta berak badakiela, hala izango dela berak esan badu, eta arreta handiagoa ipini behar zeniokeela munduaren martxari hain kontu begibistakoek hain ezjakin harrapa ez zaitzaten.

«Gizarte gaixo batean biziko gara hemendik gutxira», irakurri berri diot Karissa Becerra aktibista gastronomiko peruarrari berripaper honetan bertan. Elikaduraz ari zen, jakina. Arrazoia emango diozu. Baina «gizarte gaixo»-ren potolotasunak eta «hemendik gutxira»-ren larritasunak atezuan jarriko zaituzte. Eta errebeldia ñaño bat azaleratuko zaizu, sakonera handirik gabea eta infantila oso. Zer da gizarte gaixo bat? Eta noiz da hemendik gutxira? Eta berak nola daki hain ziur? Eta nik nola ez nekien ba?

Esaldi potoloak atzera begira bota behar dira beti. «Hirurogeiko hamarraldian Txekiako Alderdi Komunistak ez zuen horrela jokatu» entzuten baduzu, arrazoia emango diozu, eta kito. Iragarpen larriak dira arazo...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.