andoni egana
HITZ ETZANAK

Etzanda

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Irudi berri bat ekarri zigun futbolak duela hiru-lau urte. Arerioak areatik hurbil falta jaurtiketa bat egin behar bazuen, ordura arte ohikoa zen hesiari beste zerbait erantsi zioten entrenatzaileek: lagun bat lurrean etzanda hesiaren atzean. Hartara, hesiko jokalariek jauzi egin zezaketen gorantz lasai, baloia hankapetik pasata ere seguru zeudela jakinda. Hasieran, irrigarri gertatu zitzaigun irudia. Jokalari bat, lurrean etzatea beste zereginik gabe! Baina irriak azkar uxatzen dira, irudiak gizartearen beste egoera batzuetara bagaramatza...

Gu gara hesia. Aurrerantz begira gaude, gure atzealdean gure oinetan etzanda datzanari begiratu ere egin gabe. Gure oinetan datzana, guretakoa dela esan, baina begiratu ere egiten ez diogun hori, etorkina da, edo etxegabea, edo okupa desokupatua gaua nolabait pasatzen ari dena.

Hesia kartzelatakoa da. Edo zenbaitek bake prozesuari eta aurrerabideei jarri nahi diotena. Hesia bera aski ez nonbait, eta pertsona jartzen dute lurrean etzanda, ezer gerta ez dadin. Hauek, hesiaren atzean jarri ordez, aurrean ipintzen dute gainera. Biktima. Eta hain da lausoa zor zaion begirunea eta erabilpen politiko narratsaren arteko tartea! Etorkin, preso, etxegabe, biktima... Futbol partidetan ez dut area inguruko faltarik nahi izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.