HITZ ETZANAK

Behatxulotik

andoni egana
2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Aspaldiko kontua da. Jo dezagun guk11-12 urte geneuzkala eta berak 24-25. Antzerkiren bat edo egingo genuen, eta bera partaide izango zen; edo ipuinen bat kontatuko zigun. Ez dakit. Ez dut gogoan. Baina iltzatuta geratu zitzaigun esaldi hura: «Ni naiz, pirata begi-bakarra!». Esaldiak ez du berez halako indarrik, baina ikasleari ez dio ihes egiten irakaslearen akatsak. Erremerreari erreparatzen genion. Eta ordutik, Anjel Lertxundi, Andu ez ezik, «pirata begi bakagrra» izan zen guretzat,

Ekartzen hasita ekarriko ez nukeena, Anjelek Desertuan behatxuloa saiakera argitaratu duen honetan, etorri egin zait gogora. Irudikatu dut basamortuaren erdian ate sendo bat, behatxulo eta guzti. Eta handik begira pirata bat, «munduaz pentsatzen, bizitzaz pentsatzen, mundua ulertu nahian». Ez daki ikusi uste duen oasia egiazkoa den edo ispilukeria hutsa. Ez daki, egiazkoa bada, baduen altxorrik. Ez daki ontziak harat-honat ibiltzeko adina hondo baduen urmaelak. Ez daki nor abordatu. Ez daki inor abordatzeko grinarik duen ere.

Eta, halere, abantaila handia du pirata horrek behatzaile lanetarako. «Bakagra» izatean, ez du zalantzarik ze begi itsatsi. Mundua ez, baina behatxuloa bere neurri-neurrira egina dela esango nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.