andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizitza

2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Behin, Diego Garciak Azpeitian erosi berri zuen etxera gonbidatu gintuen. Iluntzen hasia zen ordurako, eta bazkaria eta bazkalondoa luzatu nahi zituen, ez zuen maiz halako aukerarik izaten eta. Etxera igo eta mokadu bat egingo genuela… Ezagutu genuen etxea. Baina afaltzeko zerbaiten bila hasi ginenean, ez genuen galleten surtido-kaxa arrunt bat besterik aurkitu. «Joe, Diego, galletak bakarrik dauzkak!», bota zion norbaitek, kexu haizez. Irribarrez erantzun zion, begi ertzak ñimiñotuta, bere euskara berezian: «Bai, baina denak diferenteak izan!».

Hogeitabost urte dira lehen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia antolatu zutenetik. Mende laurdena Diegok bere kirol lorpen handiena lortu zuen Helsinkiko abuztu hartatik…

Eta askotan pentsatu izan dut guk ere baditugula geure-geureak diren erreferenteak. Forrest Gumpen «bizitza bonboi-kaxak bezalakoa da. Inoiz ez dakizu zer tokatuko zaizun» hura, ekar genezakeela geurera, galleten surtido-kaxetara, alegia. Itsasoan lan egindakoa zen Diego ere. Estatu Batuetako kostatik kostarako adinako tartea urtero korrika egina. Armadan, derrigorrezko soldadutzan, sumatu zuen Diegok ere atletismoa izan zezakeela bizitza-ipar. Hogeitabost urte dira Forrest Gump estreinatu zutela ere…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.